Igurco - PRENTSA ARETOA

IMQ Igurco Orue, con la Korrika 2024

Written by Admin | mar. 25, 2024 11:39:55 AM

IMQ Igurco Orue egoitzako adineko eta Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuek lekukoa eraman zuten N-634 errepidetik, ibilgailu asko ibiltzen den horretatik, belaunaldiarteko programa baten esparruan.

Pasada Ostiralean, N-634 errepidean, ibilgailu asko ibiltzen den horretan, hain zuzen Amorebieta-Etxanotik igarotzen den tartean, euskararen alde Euskal Herriko lurraldeetan zehar jai-giroan dabilen Korrika errelebo-lasterketa izan da protagonista, automobilen ordez. Eta IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioko adinekoen eta Lauaxeta Ikastolako ikasleen eskutik gertatu da hori, erakunde biak duela urte batzuetatik hona egiten ari diren belaunaldiarteko programa baten esparruan.

Errepide-tarte luzetxo batean, adinekoek eta gazteek ilusioz eta pozaz egin dute erreleboa, gertaera sozial eta kulturala igaro izana galdu nahi ez duten senideekin eta egoitzako profesionalekin batera.