-
Aseguru medikoa laguntza mediko-kirurgikoarekin
- Euskadiko eta Estatu mailako IMQren profesional medikoen sare osoa eskura
- Klinikak eta IMQ zentroak barne

ZER ESTALTZEN DU?
- IMQ Urdina aseguru medikoak estaldura zabala eskaintzen du, gehien eskatzen diren zerbitzu mediko-kirurgikoak barne hartzen dituelako.
- Estalduraren eta prezioaren arteko harreman oso lehiakorra.
ESTALDURA APAIGARRIENAK
- Analitikak eta proba diagnostikoak, diagnostikoa egiteko teknika bereziak barne hartuta: eskanerra, erresonantzia magnetikoa, PET onkologikoa, etab.
- Espezialitate mediko eta kirurgikoei dagozkien tratamendu ugari: goi mailako kirurgia espezializatua, fisioterapia eta errehabilitazioa, erradioterapia eta kimioterapia, etab.
- Ospitalizazioetan banakako gela lagunarentzako ohearekin.
- Haurdunaldia eta erditzea.
- Familia plangintza.
- Bestelako estaldurak barne daude: protesiak, odontologia zerbitzuak, podologia saioak edo urtero psikoterapiako 15 saio arte.
BARNE DAUDEN ZERBITZU BEREZIAK
Bigarren iritzi medikoa. Munduan gailentzen diren profesionalekin, gaixotasun larria diagnostikatuz gero.- 24 orduko arretarako linea.
- Larrialdiko arreta atzerrirako bidaietan, 12.000 euroraino.
- IMQ Laguntza: adinekoentzako aholkularitza osoa (egoitzak, eguneko zentroak, etxeko laguntza...) eta beste soluzio sozio-sanitario batzuk.
- IMQ OndoIzan: ongizate zerbitzuetan deskontu handiak; besteak beste, tratamendu estetikoetan, bidaietan, entzumen zentroetan eta ortopedian, teleasistentzian, etxeko laguntzan eta zerbitzu gehiagotan.
- Online bulegoan baimen medikoak eta beste hainbat kudeaketa egiteko aukera.
- IMQ Urdina zerbitzuaren estaldurak eta zerbitzuak [pdf, 284 KB]
KONTRATAZIO BALDINTZAK
-
%20ko deskontua 2020an
%15 2021ean
%5 2022an bezero berrientzat asegurua 2020/05/31 baino lehen kontratatuz gero.
Bezero partikularrentzako aparteko deskontuak:
Urtean behin ordaintzeagatik % 4
4 pertsona dituzten polizetan % 5 eta 4 pertsona baino gehiago dituztenetan % 10Deskontu guztiak metagarriak dira.
-
Aseguruan alta emateko adin muga hirurogeita bost (65) urtekoa da.
-
Aseguruan egoteko adin mugarik ez dago.
-
Urtekoa, seihilekoa, hiruhilekoa, hilekoa.
-
Hainbat zerbitzu erabiltzeagatik ordaindu behar izango duzun aparteko zenbatekoa da.
-
Aseguru medikoan alta egiten denetik polizak estalitakoaren barruko hainbat zerbitzu erabili ahal diren arte igarotako denbora tartea da.
Begiratu polizaren Baldintza Orokorrak gabealdi aplikagarriak zein diren jakiteko.
-
Bitartekotza izan duen poliza.
Aseguru-bitartekariaren identifikazio-datuak:
Bitartekaria: Igualatorio de Bilbao Agencia de Seguros S.A. agentzia-sozietate esklusiboa.
Bitartekariaren helbidea: k/Máximo Aguirre, 18 bis, behea-ezkerra, Bilbo (Bizkaia).
Erregistroan inskribatu izanaren gakoa: Gakoa C0758A95101069.
Aseguratzailearen datuak:
Titularra: IGUALATORIO MÉDICO QUIRÚRGICO, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS (aurrerantzean IMQ)
Helbidea: Maximo Agirre, 18 (bis), 48011 Bilbo
Posta elektronikoa: imq@imq.es
Telefonoa: 900 81 81 50
IFZ: A-95321386
Erregistroko datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 4587 liburukia, 15 folioa, BI-43293 Orria, 1. Inskripzioa
Bat-egitearen erregistro-datuak: Bizkaiko Merkataritza Erregistroa, 58 liburukia, 0 folioa, BI-3808-A, 15. inskripzioa.
Bere jarduerak burutzeko, IMQk honako erregistro datu eta administrazio baimen hauek ditu:
- C-0758 inskripzio-gakoa aseguru-erakundeen administrazio-erregistoan (Aseguru eta Pentsio-funtsen Zuzendaritza Nagusia).
- Osasun Publizitateko Administrazio Baimena, Osasun Publizitatearen 171/17 Erregistro zenbakia duena, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun eta Kontsumo Saileko Ezagutzaren Gestioko eta Ebaluazioko zuzendaritzak kudeaturikoa.
-
Asegurua urrunetik egindako kontratu bidez hartu bada, hartzaileak egutegiko hamalau (14) eguneko epean ezetsi ahal izango du kontratua, kontratua egin zen egunetik zenbatzen hasita. Informazio gehiagorako begiratu Baldintza Orokorrak.
-
- IMQ URDINA ASEGURUAREN BALDINTZA OROKORRAK [pdf, 186 KB]
- AURRETIAZKO INFORMAZIOA [ext,XX KB]