IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula.
Cookien politika
.
Webgune honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta zeregin analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gure Cookie Politika onartzen duzu.
IMQ Taldea: profesionaltasuna, kalitatea eta zerbitzua
Iraunkorra IMQn dugun enpresa talde indartsuak 84 urteko esperientzia eskaintzen du. Osasun arloko aseguratzaile pribatuetan konpainia aitzindaria gara Euskadin, eta estatuko garrantzitsuenetakoa.
Akzio gehienak IMQko Mediku Elkartearen esku daude. Sozietate horrek Taldea osatzen duten bi atal nagusiak elkartzen ditu: IMQ Aseguruak, osasun aseguruak eskaintzen dituen enpresa, eta IMQ Zerbitzuak, osasun zerbitzuak, zerbitzu soziosanitarioak, ongizate zerbitzuak eta laneko arriskuak prebenitzeko zerbitzuak eskaintzen dituena. Jarduera horiek eta beste batzuk IMQren partaidetza duten ia 60 enpresen bidez burutzen dira.
IMQn bezeroek bizitzan zehar dituzten beharrizan guztiei erantzuna ematen diegu gure produktu eta zerbitzu anitzei esker, hazteko dugun gaitasunari esker, zentro eta klinika propio berriak etengabe irekitzeari esker, hiru lurralde historikoetan dugun presentzia aktiboari esker, baita bikaintasun, profesionaltasun eta zerbitzatzeko gogoari esker ere. Bezeroei soluzio pertsonalizatu, berritzaile eta kalitatezkoak ematen dizkiegu. Horregatik, Euskadin sektoreko enpresarik baloratuena da eta bezeroen % 94k asetasun maila handia azaldu izan du, eman izan zaizkien zerbitzuengatik.
Gaur egun, IMQn 354.000tik gora pertsonari eta milatik gora enpresari osasun estaldura eskaintzen diegu Euskadin, eta baita lan osasun arloko zerbitzuak ere, 135.000etik gora langileri eta 4.900etik gora enpresari IMQ Prevencion enpresaren bitartez.
IMQko bezeroek 1.752 profesionalez osatutako medikuen artean aukeratu dezakete, baita Euskal Herriko osasun sare pribatu handienaren barruan ere, hain zuzen 11 zentro propio eta bezeroen eskura espezialitate mediku-kirurgiko aukera zabala daukana.
Estatuan ere IMQn laguntza sare oso bat dugu SegurCaixaAdeslas bazkide estrategikoarekin egindako aliantzari esker. Hala, 43.000 profesional eta 1.150 zentro ditu, horien artean Centro Medico Teknon, Hospital Ruber Internacional edo M.D. Anderson bezalako izen handikoak. Bezeroei, gainera, atzerriko joan-etorrietarako laguntza bermatzen die, baita nazioarteko abangoardiako kliniketara joateko aukera ere.
Konpainia liderra gara Euskadin osasungintza pribatuaren alorrean. Pertsonak bizitza osoan zehar zaintzen eta laguntzen ditugu, osasuna bezain arlo garrantzitsuan.
Eskurik onenetan daudela jakin dezaten egiten dugu lan gure profesional medikoek, gure pertsonek eta IMQ osatzen dugunek.
Euskadin buru den enpresa izaten jarraitu nahi dugu, pertsonena pertsonentzat. Gure bezeroarengan harridura sortu, gure lantaldea konprometitu eta gizartearekin konektatu nahi dugu.
Hazten jarraitu nahi dugu, hobeak izan eta beste 84 urte betetzeko oinarria ezarri.