-
94 514 6600
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 21:00etara
- Jar zaitez zentroarekin harremanetan

Arabarren artean oso errotuta dagoen zentro honek zerbitzu diagnostiko eskaintza zabala du eta 29 espezialitate mediko kirurgikoak eskaintzen dituzten 57 profesional mediko ditu. Osasun Zentroa Gasteizko erdigunean kokatuta dago, kalean bertan dagoen lokal batean eta ia 1.200 metro karratu dauzka bi solairutan banatuta. Bertan, honako hauek daude: 25 kontsulta, miaketa kardiologikorako box 1, erauzketa eta erizaintza gela bat, 5 fisioterapia box, erabilera anitzeko gimnasioa eta bereziki irudi bidezko diagnosia egiteko eremua.
Zentroak bezeroen esku uzten du ekipamendu teknologikorik berriena: mamografia, densitometria, ecografia, ortopantomografia eta digitalizatutako erradiologia konbentzionala, ahalegin probak eta kirolarientzako azterketa medikoak egiteko tapiz birakaria, zikloergometroa, ekokardioa, ginekologiarako 4Dko ekografoa, etab.
Gainera, etengabeko arreta zerbitzua ematen dugu Larrialdi anbulatorioetan, erizaintzan eta erradiologian, ordua eskatu gabe 08:00etatik 20:00etara. Odol analisiaren zerbitzua ere eskaintzen dugu 08:00etatik 11:00etara eta 15:30etik 18:30era, baita fisioterapia zerbitzua ere, zentroa zabalik dagoen bitartean.
Daukagun Kirol Medikuntzako Unitatean Deportivo Alaves eta Saski Baskoniako jokalariei ohiko kirol arloko azterketa medikoak egiten zaizkie.
Zentroak 2017ean Pazientearen segurtasunarenUNE 179003:2013 arauari dagokion ziurtapena lortu zuen.
Jarduera 2017an
-
55.167 Artatutako kontsultak
-
14.188 Egindako fisioterapia saioak
-
24.395 Diagnosi probak