-
94 609 13 67
Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00etara.
- Jar zaitez zentroarekin harremanetan

COVID-19
Astelehenetik aurrera (maiatzak 11), zentroak aurrez aurreko laguntza-zerbitzua berreskuratuko du, ohiko ordutegiarekin. Paziente guztiak artatuko dira, eta lehentasuna emango zaie dagoeneko hasita dauden eta gaur egun kritikoak diren tratamenduei, bai eta atzeratu ezin diren azterketei ere (ortodontziak, esaterako).
Hitzorduak astelehenetik, hilaren 11tik, aurrera eska daitezke, zentroko telefonora deituta.
Guztien segurtasuna bermatzeko, arau hauek errespetatu beharko dira:
• Laguntzailerik gabe joatea, haurrak eta mendeko pertsonak izan ezik, eta maskararekin.
• Hitzordura ordurako joatea, ez lehenago, ez geroago.
• Langileekiko eta beste paziente batzuekiko segurtasun-distantzia errespetatzea.
• Zentroetako sarreran, eskuak derrigorrez garbitu beharko dira eta horretarako garbiketa-gelak egongo dira.
Hurbildu zaitez Bilboko bihotzean dagoen gure IMQ Doña Casilda Klinika Podologikora eta gozatu abantaila guztiez.
- Arreta handiz aukeratutako profesionalak, esperientzia handikoak.
- Podolologiako lantalde oso batek baloratutako tratamenduak.
- Arreta pertsonalizatua.
- Abangoardiako teknologia eta gure plantilla tailer propioa.
Zerbitzu guztiak IMQren kalitate garantiarekin
Klinikak oinaren osasun eta ongizatearekin lotutako zerbitzu eskaintza zabala ematen dizugu: haur-podologia,kirol-podologia, ibileraren azterketa biomekanikoak eta konputerizatuak, podologia geriatrikoa, kiropodiak, larruazalaren arazoak, azazkalen tratamenduak...
Etorri gure klinikara, asko daukazu irabazteko eta
%30 arteko deskontuak eduki ditzakezu oinak ezin hobeto zaintzeko gure produktuetan.
JARDUERA 2017AN
-
8.048 Artatutako podologia saioak