
IMQ Zorrotzaurre Klinika Euskal Autonomi Erkidegoko osasun-zentro pribaturik handiena da. IMQ taldeak, bezeroei eta oro har gizarteari zerbitzu hobea eskaintzeko, eraikin berria egiteko proiektua sortu zen. Proiektua Vicente San Sebastian Klinikaren garapen logikoa eta ondo aztertua da, berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren alde egiten duena eta, aldi berean, IMQren oinarriei eusten diena.
Virgen Blanca Klinikarekin batera, bi azpiegiturek unitate funtzional bakarra osatzen dute. Zerbitzu-zorroa definitzerako orduan klinika biak osagarriak dira eta profesionalen konpromisoan eta kalitate goreneko arretan oinarrituta dagoen antolamendu eredua partekatzen dute.
-
Euskadiko osasun pribatuaren erreferentea
Izen handiko eta ondo errotutako zentro berritzailea eta Euskadiko osasun pribatuaren erreferentea izatea. Geure bereizgarriak honako hauek dira: zerbitzu eta profesionalen bikaintasuna, ikerkuntza eta irakaskuntzaren sustapena eta bezero eta gizartearekin konpromisoa.
-
Kalitate asistentziala
IMQ Zorrotzaurre Klinika IMQ Taldearen osasun zentro pribatua da. Kalitate handiko zerbitzu asistentzialak eskaintzea du xede, bai lehiakortasunari eta profesionalen harremanari begira zein ekipamendu teknologikoari begira.
-
Harreman pertsonalizatua
- Bezeroen beharrizan eta aurreikuspenak betetzea, kalitate tekniko eta zerbitzu kalitate handia eskainiz, baita segurtasun eta tratu pertsonalizatua ere.
- Emaitzetara zuzendutako kudeaketa, etengabeko hobekuntza eta efizientzia indartuz.
- Gure profesionalak gustura egotea, euren prestakuntza eta motibazioa indartuz eta talde lana bultzatuz, baita profesionalen eta prozesuen arteko koordinazioa ere, arrakastarako ezinbesteko elementua delako.
- Pertsonentzako ingurune seguru eta atsegina eta ingurumena errespetatzen duena.
- Berrikuntza, kudeaketa arloan, bai eta teknologia berriak sartzerako orduan
Zure ondoan
-
10.206 ARTATUTAKO ERRADIOTERAPIA SAIOAK
-
11.988 EGONALDIAK: BATEZ BESTE 3,17 EGUN OSPITALEAN
-
47.275 ARTATUTAKO LARRIALDIAK
-
1.370 ARTATUTAKO ERDITZEAK