• eu
Kontaktatu

Omenaldia, IMQ Igurco Unbe egoitzan, Rafaela Sanz Vargas emakumeari 105 urte bete izanagatik

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Leioako alkate Mari Carmen Urbieta eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi  Juan Carlos Martínez bertaratu dira 105 urtetik gorakoen aukerako klubean sartu berri den emakume horren omenaldira.

Gaur goizean, IMQ Igurco Unbe egoitzan omenaldia egin diote Rafaela Sanz Vargas leioaztarrari, ehun eta bosgarren urtebetetzea dela eta. Omenaldi horretan Leioako udalburu Mari Carmen Urbieta eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Juan Carlos Martínez egon dira, baita Rafaelaren senideak eta lagunak ere, hala nola, Isabel Martínez (alaba), Gaude Fernández (suhia) Borja eta Javier Fernández, Iker eta Nagore Fernández, Ana María Coego eta Maitane Aguirre. Unbe egoitzako erabiltzaileek eta profesionalek eta IMQ Igurcoko zuzendariek (Iñaki Artaza doktorea eta Nerea Alberdi, egoitza soziosanitario horretako zuzendari) ere parte hartu dute gorazarrean.

105 urteko bizkaitar berriak jaso ditu tarta bat eta lore-sorta bat, Leioako alkateak emanda. Rafaela Sanz Vargasek maitasuna jaso du bere senideen aldetik.

Rafaelaren bizitzaren azalpena

Rafaela Sanz Vargas IMQ Igurco Unben bizi bada ere, Leioan dago erroldatuta. Orain dela 105 urte jaio zen, hain zuzen, 1913ko urriaren 24an, Sorian. Izan ere, hiri horretan bizi izan zen gurasoekin eta hiru ahizpa-nebekin. Familia nekazaria zen eta alor-lanetan lan egiten zuen.

Espainiako Gerra Zibilean gurasoak eta neba zaharrena galdu zituen, 20 urte zituela, eta gerra ostean, Bernardino Martínezekin ezkondu zen. Senarra artzaina zen, baina atezaindegi batean aurkitu zituen lana eta ostatua.

Ondoren, alaba bakarra, Isabel, ezkondu zenean, Rafaela Sanz Vargas eta senarra Bizkaira etorri ziren eta bi atezaindegitan lan egin zuten, Bilbon –San Anton elizatik hurbil– eta Algortan.

IMQ Igurco Unbe egoitza soziosanitarioko zuzendari Nerea Alberdik adierazi duenez, “Lehen berak laguntzen ziola familiari eta orain, berriz, familiak berari laguntzen diola esaten du askotan Rafaelak. Kartetan jokatzea oso gogoko izan du beti, batez ere, tutean”.

Rafaela Sanz Vargasi janaria prestatzea, mahai-jokoetan jokatzea eta jendearekin mintzatzea ere gustatzen zitzaion. “Oso lagunartekoa izan da beti”, esan du Nerea Alberdik. “Egoitzako erabiltzaile guztiek biziki maite dute, baita profesionalek ere. Oso txeratsua eta atsegina da, gainerakoez kezkatu egiten da. Eta kontaezin musu eman eta jasotzen ditu egunean”, adierazi du.