Xedea

Xedea

IMQ IGURCO 2002. urtean sortutako enpresa da, eta Euskadiko proiektu soziosanitarioak garatzea eta ustiatzea dauka helburu.

IMQ IGURCO enpresak adinekoen arloko benetako premia soziosanitarioei erantzuten dieten zerbitzu onenak eskaintzea du xede. Horretarako, premia horiei aurre egiteko moduko kalitateko zerbitzuak sortzen ditu, eta, bertan, gizalegezko tratuari ematen dio lehentasuna.

Ikuspegia - Helburu estrategikoak

Euskadiko arlo soziosanitarioko erreferentziako talde moduan sendotzea eta, horretarako, adinekoen zein haien senideen bizi-kalitatearen hobekuntzan lan egitea.

Adinekoen arloko bikaintasuna sustatzea eta, horretarako, haien banakako gaitasunak garatzea gizarteratze-prozesua hobetzeko moduko arloetan.

Osagai dituen konpainien esperientziaren eta egikeraren bidez, bezeroei zerbitzu integrala eskaintzen zaiela bermatzea.

Diziplina anitzeko profesional adituen taldeen antolakuntza garatzea, kalitate handieneko arreta eskaini ahal izateko. Konfiantza handieneko zerbitzuak jartzea ingurukoen esku.

Asistentzia-Eredua

Gure ustez, jarduketaren eta arretaren ideia dinamiko bezain plastikoa da asistentzia-eredua, adinekoen benetako premia aldagarriei erantzuteko moduko sistema, alegia. Horretarako, ahal dugun neurrian gutxitu eta aurre egiten diegu aldaketa horiei. Gure eredua diziplina artekotasunean oinarrituta dagoenez, profesional adituen taldea dugu, kalitate handia eta banakako arreta profesional, hurbil eta gizalegezkoa bermatzeko.

Helburuak

  • Elkarbizitzarako eta arretarako zenbait aukera eskaintzea familia-ingurunean
  • Banakako eta kalitateko zainketak eta arreta eskaintzea, gogobetetasun-maila egokia lortzeko
  • Gaitasunei eta trebetasun funtzional zein sozialari eustea
  • Erkidegoarekin eta ingurukoekin ezarritako harremana suspertzea eta eustea
  • Narriadura fisiko, psikiko edota funtzionala prebenitzea
  • Banakako eskubideak eta kolektiboak ahalik eta gehien sustatzea
  • Zahartzaroaren irudi ona sustatzea
  • Profesional adituen taldearen bidez, banakako eta kalitate handiko arreta hurbil bezain gizalegezkoa eskaintzea

Kalitatea

IMQ Igurcok, adinekoentzako egoitzak eta eguneko zentroak kudeatzen dituen enpresak, berariaz adierazten du Kudeaketarako Sistema Integratuan jasotako baldintzak betetzeko konpromisoa duela, indarrean dauden UNE EN ISO 9001 eta UNE EN ISO 14001 Nazioarteko Arauen arabera.
Politika hori erakundearen testuinguruarekin bat datorrenez, eta gure jarduerak ingurumenean eragindako inpaktuen garrantzia aintzat hartuta, honako konpromisoak hartuko ditu:

•    Interesdunen eta bezeroen eskakizunak, beharrak eta itxaropenak betetzea; horretarako, arreta pertsonalizatua, erantzuteko gaitasuna eta azkartasuna, balio erantsia eta lanbide-jardunean eraginkortasuna eskainiz.
•    Gure jarduerei aplikatzen zaizkien legeria, arautegia eta konpromisoak betetzea, baita ingurumenari eta laneko arriskuen prebentzioari buruzko legeria eta borondatez sinatzen dena ere.
•    Ingurumenaren babesaz arduratzea, kutsaduraren prebentzioa barne, eta, ahal den neurrian, ingurumen-inpaktuak minimizatzea, baliabide naturalen/materialen zentzuzko erabileran eta hondakinen sorrera minimizatzean oinarrituta.
•    Kudeaketa-planean zehaztutako helburuak eta ekintzak ezartzea eta egiaztatzea, baita horiek lortzeko behar diren baliabideak ematea ere, etengabeko hobekuntzarako mekanismo eraginkorrak sortzeko eta mantentzeko.
•    Sistema etengabe hobetzeko arriskuak identifikatzea eta lantzea, baita hobetzeko aukerak ere.
•    Enpresako langileak sisteman inplikatzea, zeregin guztiak behar bezala betetzeko behar den prestakuntza eta informazioa eskainiz.
•    Langile eta alderdi interesdun guztien kontsulta eta parte-hartzea sustatzea.
•    Erakundeko langileen elkarlana, prestakuntza, motibazioa eta gaitasuna sustatzea.
•    Gure erakunde hornitzaileak eta azpikontratak bezeroen gogobetetzean eta etengabeko hobekuntzan inplikatzea, gure enpresaren prozesuen premien berri emanez eta horiek betetzeko laguntza eskainiz.
•    Gure jardueran errendimendu optimoa lortzeko komunikazio eraginkorra sustatzea.
•    Erakundeko langileen segurtasuna eta osasuna zaintzea.
•    Aldizkako barne-auditoriak egitea, kudeaketa-sistema, politika hau barne, erakundearen premietarako egokia eta eraginkorra dela egiaztatzeko.

Konpromisoak gauzatzeko, Kudeaketarako Sistema Integratua ezarri da, UNE EN ISO 9001 eta UNE EN ISO 14001 Nazioarteko Arauekin bat datorrena, aurreko alderdiak betetzen direla eta eraginkortasuna etengabe hobetzen dela  ziurtatzeko.
IGURCOren Zuzendaritza Nagusiak Politika Integratuaren hedapena bultzatuko du. Aipatu politika urtero berrikusten da eta langile guztiei jakinarazten zaie, eta, betetzen dela bermatzeko, hornitzaileen, azpikontraten, gure izenean lan egiten duten enpresa laguntzaileen eta zenbait alderdi interesdunen eskura jartzen da.

Memoria Korporatiboa

IMQ Igurco Memoria Korporatiboa 20019

Memoria korporatiboa 2019           Memoria Korporatiboa 2020