• eu
Kontaktatu

Alfonsa Rodríguezek txertaketaren eta etapa berri baten itxaropenarekin aurre egiten dio mendeurrenari

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Ehun urte bete ditu oraintsu, eta hamabost bilobaren amoma eta 18 birbilobaren birramona zoriontsua da, eta oso harro dago hiru herenilobekin.

 

Alfonsa Rodríguez Bázquezek bere ehungarren urtebetetzea ospatu du gaur IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzan –Bizkaiko Foru Aldundiko giza-azpiegituren sareko partaide dena. Bere izena duen Bilboko kale baten plaka bat, tarta bat, Diana Rincónen urmargo bat eta senideen —pandemia dela kausa, horien ordezkari José semea—, maitasuna ez ezik, ehun urte beteak dituen andreak berak eta egoitzako bizikideek izan dezaketen oparirik onena ere eskertu du: koronabirusaren aurkako txertoa.

Alfonsa Rodríguez Bázquez 1921eko otsailaren 7an jaio zen, Arroyo de la Luz  (Cáceres) herrian. Ezin izan zuen eskolara joan, amak etxeko lanak egiteko alabaren laguntza behar izan zuelako (herrena zen ama). 17 urte zituela, Manuel ezagutu zuen; horrekin ezkondu zen eta bost seme-alaba (Lucía, Pepe, Puri, Jesús eta Loli) eduki zituen.

Alaba txikiena jaio aurretik, senarra Bilbora etorri zen lan baten bila, beste pertsona askok egin zuten bezala. Urtebete ondoren, Alfonsak lau seme-alabekin joan zen Bilbora eta bertan bosgarrena jaio zitzaion.  

Alfonsa beti ari izan da buru-belarri seme-alabak zaindu eta hezten, eta aiurri gogorra eta maitasuna bateratzen jakin izan du, eta, hortaz, bere ondorengo guztiak elkartuta daude, haren beharrei adi.

Ehun urte bete ditu oraintsu, IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitzan bizi da 2017. urteaz geroztik, eta hamabost bilobaren amoma eta 18 birbilobaren birramona zoriontsua da, eta oso harro dago hiru herenilobekin. Bizitzako txapeldun biribila.

Egoitzaz

IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoen egoitza eta eguneko zentroa da. Bizkaiko Foru Aldundiko giza-azpiegituren sareko partaide da eta IMQ Igurcok kudeatzen du. Bi zerbitzuek azken teknologia eta kalitate-estandarrik altuenak dituzte. Libera-Care Arauaren arabera ziurtatuta dagoen Bilboko adinekoentzako lehenengo arreta-zentroa da, bakarra gainera. Zaintzen direnen duintasuna aintzat hartzen duen Cuidados Dignos Fundazioak sortu du ziurtagiria. Ziurtaturik egoteko, zentroko jakintza-alor anitzeko taldeak arreta pertsonalizatua eta osoa ematen du egoitza modularizatuan, arreta bikaina emanez eta bertan bizi direnen segurtasuna, autonomia eta duintasuna gailenduz.

Bilboko Zorrotza auzoan dago egoitza, eta 140 leku dauzka, honela antolatuta: banako 100 gela eta 16 gela bikoitz, eta guztiek bere bainugela dute.