• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Amorebieta-Etxanoko berrogeita hamar bat ikaslek eta adinekok Bilboko Itsasmuseumeko gabonetako jaiotza bisitatu dute

Amorebieta-Etxanoko berrogeita hamar bat ikaslek eta adinekok Bilboko Itsasmuseumeko gabonetako jaiotza bisitatu dute

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Lankidetza hori El Carmelo Ikastetxeak eta IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzak batera antolatzen duten belaunaldien arteko programan kokatzen da.

 

Eguraldia kaskarra izan bada ere, gaur goizean, Amorebieta-Etxanoko El Carmelo Ikastetxeko Batxilergoko lehen mailako 20 ikaslek eta IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzako 19 adinekok —16, gurpil-aulkian—, baita horien senide eta egoitzako profesional soziosanitario batzuek ere, Itsasmuseumeko Gabonetako jaiotza bisitatu dute, belaunaldien arteko ekimen baten eskutik.

Ikastetxe horrek eta IMQ Igurco José M.ªAzkuna foru-egoitzak batera antolatzen duten belaunaldien arteko programan kokatzen den bisitaldian, Museoko jaiotza ez ezik, instalazioak ere ikusi dituzte. Ikasle batzuek adinekoen gurpil-aulkiak gidatu dituzte, ezagunak baitituzte, belaunaldien arteko programaren barruan antolatzen diren jarduerak elkarrekin egin dituztelako.