• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoen egoitza eta eguneko zentroak Cuidados Dignos Fundazioaren Libera-Care egiaztagiria lortu du

Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoen egoitza eta eguneko zentroak Cuidados Dignos Fundazioaren Libera-Care egiaztagiria lortu du

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Cuidados Dignos Fundazioaren ebaluazioa gainditu duen Bilboko lehen egoitza da, baita bakarra ere, eta, haren eskutik, loturarik gabeko zentro bezala egiaztatu da.
  • Gizarte-erakunde, osasun-erakunde eta erakunde soziosanitarioetan, pertsona xede izanda eta loturarik erabili gabe pertsonen bizi-kalitatearen eta zainketaren kudeaketa ebaluatzen du Libera-Care Arauak.

 

IMQ Igurco Zorrozgoiti adinekoen egoitza eta eguneko zentroak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaide–, Cuidados Dignos Fundazioaren Libera-Care Arauaren egiaztagiria jaso du gaur goizean. Agiri horrek pertsona xede duen eta loturarik gabeko bizi-kalitate eta zainketaren zentro kudeatzaile bezala ziurtatzen du. Ziurtagiri hori lortu duen Bilboko lehen egoitza eta eguneko zentroa  da, baita bakarra ere.

Egiaztagiria emateko ekitaldian hauek izan dira: Esther Aretxabala, Cuidados Dignos Fundazioko Proiektuen Kudeaketaren arduraduna; Santiago Canales, IMQ Igurcoko zuzendari kudeatzailea; María Urroz, IMQ Igurco Zorrozgoitiko zuzendaria, eta zentroko profesionalen taldea.

Izan ere, Esther Aretxabalak hauxe adierazi du: “Libera-Care Arauak erakundeen bizi-kalitatea neurtzen du erakundeetan, arretaren alde horren kudeaketa kontuan hartuta. Zaintzen den pertsonaren duintasunaren inguruan sortutako zainketa-eredua da, eta zainketaren asistentzia- eta esku hartze-maila guztietarako da balioduna, baita espezialitate guztietarako eta zaintzen diren mendeko pertsona profil guztientzat ere”.

Libera-Care Arauaren araberako ebaluazio edo egiaztapenaren helburua da kalitate bikaineko produktua eskaintzea, Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC) egiaztatzen duena, ebaluazio-arauen kalitatea ziurtatzearren.“Cuidados Dignos Fundazioa UNE-EN ISO/IEC 17020 Arauaren irizpideen arabera egiaztatu da, Libera-Care Arauan bildutako betekizunak ebaluatzeko jarduerei dagokienez, gizarte-erakundeetan, osasun-erakundeetan eta erakunde soziosanitarioetan, pertsona xede izanda eta loturarik gabe, pertsonen Bizi-kalitate eta Zainketaren Kudeaketa ebaluatzeko, 326/EI528 zenbakidun egiaztagiriaren bidez”.

Izan ere, Arau horren eskutik, “erakunde batek pertsona xede duen eta loturarik gabeko zainketaren araberako arretara edo plangintzara hurbiltzen dituen tresnen bidez lor ditzakeen adierazleak identifikatu, kuantifikatu eta  balora daitezke,”, adierazi du.

María Urroz, bestetik, hau azpimarratu du: “Bilbon adinekoei arreta ematen dieten artean kanpoko erakunde baten eskutik adinekoak eta horien familiak xede dituen eta lotura fisiko eta kimikorik gabeko arreta bikaina ematen duen zainketa duinekiko konpromisoa egiaztatzen duen ziurtagiri hori lortu duen zentro bakarra eta lehena izateak garrantzi handia du”.

Zentroa zabaldu zenetik, “IMQ Igurco Zorrozgoitik pertsona xede duen bizi-kalitatea lortzeko kulturaren aldeko apustua egin zuen, ulertu baitzuen loturapeko pertsonek autonomia, duintasuna eta autoestimua galtzen dituztela, eta, gainera, adinekoek arrisku-faktore ugari jasaten dutela, hala nola, mugiezintasuna, presio-ultzerak, infekzioak, atrofiak, gernu-ihesa, hauskortasuna eta muskulu-masa galtzea”.

Egoitzako zuzendariak loturek dakartzaten arrisku psikikoez ere ari izan da: “aztoramena, larritasuna, antsietatea, depresioa eta komunikazio-narriadura, besteak beste”.

Zorrozgoitik, ateak ireki zituenetik, “bizi-kalitatearen kudeaketa eta pertsona xede duen arreta” izan ditu irizpide,eta “lan-sistema filosofia horretara moldatu du; izan ere, zentroko profesional guztiek banakako azterketak egin dituzte egoitzako adineko bakoitzaren gainean; hots, erortzeko arriskuak aztertu dituzte eta adinekoen segurtasuna, autonomia eta duintasuna bermatzeko neurriak hartu”.

Langileei prestakuntza-jarduerak antolatu zaizkie kultura hori irakatsi eta lan-sistema horrekin bat datozen arreta-jarraibideak emateko, eta, gainera, egoitza eta eguneko zentroak adineko pazienteen kalitatea, segurtasuna eta duintasuna oinarri dituzten zainketak emateko ekintzak ere egiten ditu, esaterako, hauek: hautabideak, laguntza teknikoak edo berrikuntza-laguntzak bilatzea; familiei loturak kentzeko hartzen diren neurriei buruzko informazioa eta laguntza ematea; adinekoen profilen arabera solairuetako altzariak berrantolatzea, eta, horretarako, espazio zabalagoak sortzea, oztoporik gabe, noragabe dabiltzan adinekoak modu seguruan mugi daitezen; eta laguntzaileen gainbegiratzea, besteak beste.

Ziurtagiri hori lortzeko, IMQ Igurco Zorrozgoitik Arau haren lau zutabeetako (autonomia “onuragarria”, pertsona xede duten arreta eta plangintza, bizi-eredua eta pertsona eta loturak kudeatu, kontrolatu eta kentzeko metodolgia) adierazleetan aurrerapenen ebidentziak frogatu behar izan ditu. Gainera, % 5etik beherako prebalentzia frogatu behar izan du loturen erabileran, % 0rako joeraduna, asistentzia- edo esku hartze-maila jakinean loturagai izango ziren pertsona zainduekiko.

IMQ Igurco Zorrozgoiti

MQ Igurco Zorrozgoiti zentroak, Bilboko Zorrotza auzoan dagoenak, 140 toki dauzka, honela antolatuta: 80 banako gela eta 16 gela bikoitz, toki publikoentzat, eta beste 20 banako gela eta 4 gela bikoitz, toki pribatuentzat. Logela guztiek dute bainugela pribatua. Sei solairutan modularizatutako azpiegitura du, eta horri esker, egoitzako adinekoen profilak homogeneiza daitezke. Halaber, eguneko zentroa ere badu, arazo fisikoak dituzten, familia-euskarri txikia duten edo narriadura kognitiboren bat duten 30 pertsonentzat.