• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Bilboko eguneko zentro batzuetako adinekoak Zallan prestatu dira uraren balioaz eta, horretarako, Kadagua ibaiko URAren lanak bisitatu dituzte

Bilboko eguneko zentro batzuetako adinekoak Zallan prestatu dira uraren balioaz eta, horretarako, Kadagua ibaiko URAren lanak bisitatu dituzte

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • URAk Bizkaiko adinekoen eguneko zentro bitan urari eta ur-inguneari buruz egin dituen dibulgaziozko hitzaldi-programaren amaiera da bisitaldia.
  • Adinekoek Kadagua ibaiaren Zallako ibilgua hobetzeko lanak (ur-goraldietan uholde-arriskua txikiagotzeko) bisitatu dituzte.

Uraren Euskal Agentziak (URA) hainbat mintzaldi antolatu du Bizkaiko IMQ Igurcoko eguneko zentroetan, adinekoak uraren eta ur-ingurunearen garrantziarekiko sentikor bilakatzeko.

Programa horren amaiera gisa, Bilboko Otxarkoagako eta San Adriago IMQ Igurco eguneko zentroetako (Bizkaiko Foru Aldundiko azpiegitura-sarekoak) 20tik gora adineko Zallan izan dira, URAk herrian ur-goraldietan uholde-arriskua txikiagotzeko  egiten ari den lanak lekuan bertan ikusteko eta uraren, ur-baliabideen eta azpiegituren garrantziaz jabetzeko.

Adinekoekin batera IMQ Igurcoko profesionalak eta URAko teknikariak izan dira, eta URAkoek Kadagua ibaiaren ertzetan egiten ari diren jarduketak erakutsi dizkiete lekuan bertan.

IMQ Igurcoko zuzendari kudeatzaile Santiago Canalesek adierazi duenez, “ingurumenarekiko errespetua eta jasangarritasuna gero eta garrantzitsuagoak dira gure gizartean. Hori dela eta, URArekin harremanetan jartzea erabaki genuen, eta eguneko zentroetan informazio- eta sentsabilizazio-hitzaldiak egiteko aukera proposatzea. Gure erabiltzaileek balio horien gainean informatu eta sentikortzeko aukera izatea oso baliagarria da, beraientzat ez ezik, beren familientzat ere, zeren eta familiak eta ingurunea sentikortzeko agente izan baitaitezke. Zorionez, gure gizartean adinekoek erreferente izaten jarraitzen dute balioak transmititzerakoan”.

Euskadiko talde soziosanitarioko zuzendariaren iritziz, “goresgarria da oso eguneko zentroetako erabiltzaile parte-hartzaileen ikasteko gogoa eta gure Lurralde Historikoan urarekin loturik egiten ari diren azpiegiturak lekuan bertan bisitatzeko interesa”.

Jarduketak Zallan

Uraren Euskal Agentziako (URA) sentsibilizazio-teknikari Víctor Peñasek, bestetik,  gogorarazi du Zallaren hirigunean uholde-arriskuaren efektuak txikiagotzeko lanak ikusteko egin den bisita hori, “IMQ-ko eguneko zentroetan urari eta ur-inguneari buruz egin diren dibulgaziozko hitzaldi-programaren amaierada”.

Kadagua ibaiaren ertzetan Zallako ibilgua hobetzeko egiten ari diren lanak, “4,2 milioi euroko aurrekontua dutenak, honetan dautza: ibilgu bat sortu da, gutxi gorabehera, 25 eta 55  metro arteko zabalerakoa, uraldien ur-emariari eusteko”. Halaber, “ibilgua eta ibai-ertzen paisaia eta ingurumena lehengoratuko dira, eta zati horretan egoera onean dagoen ur-bazterrreko landaredia zaintzearekin eta ibaiaren egoera hobetzeko bertako ur-bazterreko landare-espezieak landatzearekin bateragarria den sekzio hidraulikoa aukeratu da”.

Lan horiek Aretxagako zubia ordezteko lanen —gaur egun, ibilguan euskarrik ez duen 41 metroko argidun zubia bukatzeko lanak egiten ari dira— eta kirol-instalazioen eta Aretxagako sektorearen arteko deribazio-kanala —garai bateko belodromoaren lursailak zeharkatzen dituena— eraikitzeko lanen jarraipena dira, “ur-goraldietan ibilgu bikoitz modukoa izan dadin”.

URAko adituarentzat, jarduketa horiek guztiek, “Kadagua ibaia Mimetizetik (Zalla) igarotzen den tokietan uraldirik dagoenean jokabide hidraulikoa hobetuko dute eta segurtasuna handitu, ur-goraldietan. Ehun urteko errepikatze-denborako uraldiari dagokion ur-lamina txikiagotzea lortuko da, baita Kadagua ibaia San Pedro auzoko meandroa gainezkatu ez dadin eta herriko hirigunea nahiz Karmen auzoaren ezkerraldeko lursailak libra ditzan ere”.