• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Bilboko hainbat gaztek eta adinekok gutunak idazten dizkiote elkarri prebentzio neurriak gorabehera elkarrengandik hurbil egoteko

Bilboko hainbat gaztek eta adinekok gutunak idazten dizkiote elkarri prebentzio neurriak gorabehera elkarrengandik hurbil egoteko

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Ekimen hori konfinamenduan hasi zen, auzoarekiko loturak ez galtzeko eta gizarte-harremanaren faltari aurre egiteko.
  • Gaur, Zorrotzako Gazteguneko ikasleek IMQ Igurco Zorrozgoitiko adinekoekin trukatzen dituzte eskutitzak Bilboko egoitzako sarreran.

 

«Une batean oztopo guztiak erortzen dira, gatazka guztiak aldentzen dira eta norberari amestu ez dituen gauzak bururatzen zaizkio, eta, orduan, bizitzan ez dago idaztea baino gauza hoberik», zioen Gabriel García Márquezek. Hori da, nolabait, Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti foru-egoitzako adinekoen eta Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko zentroa dagoen Zorrotza auzoko Gaztegune Programako gazteen artean gertatu dena.

IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitza eta eguneko zentroko gizarte-langile Naiara López de Gereñok azaldu duenez, «iazko urtearen amaieratik, Zorrotzako Gaztegune Programako –Gure Lurra Elkarteak zuzentzen duena– gazte batzuk gure zentroko adinekoi gutunak idazten hasi ziren. Hasiera lotsatia eta segurtasun ezaz betea izan zen; gazteek ez zekiten erantzunik egongo ote zen, ezta adineko batzuek irakurri eta zer esaten zieten ulertu ahal izango ote zuten ere. Erantzuna, jakina, ez zen luzarorako izan. Egoitzako adinekoek opari gisa jaso zituzten eskutitzak, gure auzoko gazteekin harremanak sortu eta iraunarazteko bide bat aurkitzeko informazio, maitasun eta inspirazio iturri gisa. Belaunaldiarteko jarduera komunitarioa da, eta onura asko dakarzkie gazteei nahiz adinekoei, eta, aldi berean, auzokideen arteko harremanak estutu egiten dira».

Gizarte-langileak azaldu duenez, gazteek nahiz adinekoek, «ikuspegi pertsonaletik eta sozialetik korapilatsua den egoera bati aurre egin diote eta aurre egiten jarraitzen dute. Hala ere, elkarrekin egoteko modua aurkitzeko aukera bihurtu dute, eta inguru horretan elkartzen dute gutunek hitzek baino gehiago».

Gutun-trukea luzaroan egin da, eta laguntza eta adorea emateko lehen eskutitz generikoak kontakizun indibidual eta pertsonalizatuak bihurtu dira. Gazteek eta adinekoek gai pertsonalak eta eguneroko benetako bizipenak partekatzen dituzte, eta gutunak gero eta landuagoak dira, bai edukiari dagokionez, bai diseinuari dagokionez.

«Horrek erronka erantsia eta pizgarria dakar», azpimarratu du Leyre Fernández de Larrinoak, IMQ Igurco Zorrozgoitiko Animazio Soziokulturaleko teknikariak. «Hunkigarria da gazteak egoitzako atera eskutitzak ematera etortzen direnean eta bertakoen erantzunak urduri itxaroten dituztenean ikustea. Badakite guretzat beren kontakizunak bihotzeko prentsan gertatzen direnak baino zirraragarriagoak direla, eta, beraz, beti irrikaz itxaroten ditugu haien berriak».

«Anai-arrebekin izandako eztabaidek hobera egin duten, institutuko arazoak konpondu diren edo mutil-lagun kutunak “mugimenduren bat” egin duen jakin nahi dugu. Albisteei buruzko jakin-mina eta ekimenean parte hartzen ari diren gazteei etorkizunak dakarzkienak jakitea eragile itzela da gure adinekoen komunitatearekiko harremanari eusteko, baita egunez egun eta etorkizunari begira duten ilusioari eusteko ere», amaitu du azaltzen Leyre Fernández de Larrinoak.