• eu
Kontaktatu

Bisita berezia Athletic Club Museoan

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba

IMQ Igurco Bibozar foru egoitzako bost agure eta hiru atso AC Museoan izan dira ostegun honetan Athletic Club Fundazioak gonbidatuta. Egoitzatik egiten duten lehen irteera da azkenengo urte eta erdian, pandemiak Bilbozar egoitzan konfinatzera behartu zituenetik, Bilbo Zaharraren inguruan. Jon Vazquez Eguskiza Fundazioaren Zuzendari Nagusiak gidatuta, adindunak museoko korridoreetan eta erakusketetan barrena hunkituta ibili dira, lehoien une historikoak gogora ekartzen zituzten bitartean.

Zortzi athleticzaleek AC Museoaren altxor ugariz gozatu dute bi ordu inguru. Batez besteko adina 78 urtekoa izanik, eta zuri-gorriek beren ehun urteko historian zehar lortutako mugarri handietako batzuen lekuko izanik, argazkiak, bideoak, kamisetak, garaikurrak, koadroak eta era guztietako objektu baliotsuak ikusi ahala oroitzapenak eta pasadizoak azaleratu egin dira; Izan ere, horiek guztiek Athletic Clubeko museoa Europako futbol museorik onenetakoa bihurtzen dute.