• eu
Kontaktatu

Bizkaiko adinekoek erorikoen arriskua baloratzen eta eroriz gero nola jokatu ikasiko dute

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • ‘Erorikoen prebentzioa’ tailerra Bizkaiko Gurutze Gorriko egoitzan emango da. IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioko fisioterapeuta Marina Lorenzo eta Amaia Zabala, arlo horretan esperienzia ugaria dutenak, arduratuko dira tailerra emateaz.
  • Era berean, adinekoei, eroriz gero, norberaren kalteak baloratzeko eta mugikortasun murriztua badute lurretik altxatu ahal izateko prestakuntza emango zaie eta indarra eta oreka sustatzeko ariketak irakatsiko zaizkie tailerrean.

 

Bizkaiko Gurutze Gorriak ‘Erorikoen prebentzioa’ tailer monografikoa antolatuko du adinekoentzat, irailaren 17an –ostirala–, Bilboko egoitzan, José María Olabarri kaleko 6. zenbakian, hain zuzen, 11.00etatik 13.00etara. Marina Lorenzo eta Amaia Zabala IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioko fisioterapeutek, arlo horretan esperienzia ugaria dutenek, emango dute tailer hori, koronabirusaren aurkako segurtasun- eta prebentzio-neurri guztiak hartuta.

Ekimen horrek Erorikoak prebenitzeaz kontzientziatzeko 2021eko Asteari hasiera emango dio. Izan ere, Ameriketako Estatu Batuetako Zahartzearen Kontseilu Nazionalak (National Council on Aging) antolatzen du irailero aste hori, udazkeneko lehenengo egunean, Falls Free (Erorikorik gabe) lelopean. Aurten, asteko jarduerak irailaren 20tik 24ra bitartean egingo dira gehienbat, erakundeak eta administrazioak erorikoen prebentziorako horiek antzeman eta horietaz hezteko jarduerak antolatzera eta sustatzera bultzatzeko, erorikoek adinekoengan duten eraginaz kontzientziatzeko eta erorikoak prebenitzeko konponbide praktikoak bilatzeko.

Bizkaiko Gurutze Gorriko adinekoentzako proiektuak kudeatzeko teknikari Virginia Pizarrok adierazi duenez, «Gurutze Gorriko tailerraren xedea izango da adinekoak beraiek beren hauskortasuna antzeman dezatela (beren buruez kontzientzia hartzeko prestakuntza), baita eroriko baten ondorioak baloratzeko prestatzea (lesio larriak antzematea) eta adinekoa eroriz gero eta lesio larririk ez badu lurretik altxatzeko. Halaber, erorikoak behin eta berriz gerta ez daitezen muskuluak eta oreka indartzeko ariketak irakatsiko zaizkie adinekoei».

Bestetik, IMQ Igurco euskal talde soziosanitarioko fisioterapeutaMarina Lorenzok eta Amaia Zabalak, hau azpimarratu dute, Revista Española de Geriatría y Gerontología aldizkarian argitaratu den ikerketa baten harira: «erorikoen intzidentzia gero eta handiagoa da zahartu ahala. Literatura zentifikoaren aburuz, 65 urtetik gorakoen artean 3 inguru erortzen dira urte batean, eta kopuru hori % 50eraino irits daiteke 80 urtetik gorakoen artean; gainera, erortzen direnen erdia behin baino gehiagotan erortzen da».

Osasunaren Mundu Erakundeak  (OME) bildutako datuen arabera, Ameriketako Estatu Batuetan erortzen diren adinekoen % 20tik % 30era artekoek lesio moderatuak edo larriak dituzte, hala nola hematomak, aldakako hausturak edo traumatismo kranial eta entzefalikoak. Izan ere, adina da erortzeko arrisku-faktore nagusienetako bat, eta 65 urtetik gorakoek dituzte heriotza-tasa handiena edo lesio larrienak erorikoen ondorioz.