• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Bizkaiko hirurogei ikaslek adinekoen bakardade sentimendua txikiagotzen eta belaunaldiarteko sozializazioa sustatzen laguntzen dute

Bizkaiko hirurogei ikaslek adinekoen bakardade sentimendua txikiagotzen eta belaunaldiarteko sozializazioa sustatzen laguntzen dute

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • «Belaunaldiarteko proiektua elkargunea da, eta adinekoek eta ikasleek gazteriari eta adinekoei edo egoitza baten egunerokotasunari buruz izan ditzaketen aurreiritziak desegiten laguntzen du».
  • «Belaunaldiarteko proiektua da gure egoitzako adinekoentzako jarduera bizigarriena eta atsegingarriena».

 

Oraindik orain berriro ekin zaio Zornotzako IMQ Igurco José M.ª Azkuna egoitzan –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– 2015. urteaz geroztik erakunde horrek El Carmelo Ikastetxearekin egiten duen belaunaldiarteko proiektuari, pandemiaren eraginez 2020ko martxoaz geroztik egindako etenaldiaren ostean.

Egoitzako talde teknikoaren eskutik bi astez prestatzen egon ostean, berriro antolatu dira saio presentzialak indarreko prebentzio-neurri guztiak hartuta.

Saio horietan 60 ikaslek parte hartu dute, hainbat lantaldetan banatuta. Adinekoen eta ikasleen lana egoitzako psikologoak eta gizarte-langileak zuzendu dute.

IMQ Igurco José M.ª Azkuna zentroko profesional Garazi Luzuriagak (psikologoa) eta Irene Ruescasek (gizarte-langilea) adierazi dutenez, «gogo eta ilusio itzelak genituen proiektuari berriro ekiteko, gure zentroko adinekoei une onak eta onura asko ekarri baitizkie, euren aburuz, jarduera bizigarriena eta atsegingarriena baita proiektua».

Proiektu horren helburu  nagusia da,  hain zuzen, «jarduera esanguratsuen eskutik elkartrukerako espazioa sortzea eta lagun egitea. Egiaztatu dugu arlo psikologikoan eta sozialean onura asko dakarzkiela egoitzako adinekoei nahiz ikastetxeko ikasleei».

El Carmelo Ikastetxeko zuzendari Jon Rojasen hitzetan, «belaunaldiarteko proiektua aukera ederra da ikasturtean zehar beste belaunaldi bateko pertsonekin lotura afektiboak sortzeko, sentsibilitate berria eta joria sustatzeko eta balioak garatu eta sendotzeko; espero dugu horiek ikasleengan sendo daitezela pertsona gisako hazkunde eta garapenean».

Adituaren iritziz, «belaunaldiarteko proiektua elkargunea da, eta adinekoek eta ikasleek gazteriari eta adinekoei edo egoitza baten egunerokotasunari buruz izan ditzaketen aurreiritziak desegiten laguntzen du. Halaber, bakardade, apatia edo gogaitasun sentimenduak txikiagotzen laguntzen du, baita sozializazioa errazten ere».

«Bitxia da ikustea saio bitartean egoitzako adinekoak ikasleen bistaren zain daudela, egon ezinik», azpimarratu dute egoitzako profesional soziosanitarioek. «Egiaztatu ditugun emaitza onek aurrera jarraitzera animatzen gaituzte 2022-2023 ikasturteari begira».