• eu
Kontaktatu

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak adinekoen egoitzertara hurbiltzen da

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Bilboko IMQ Igurco Bilbozar foru-egoitzako adinekoek lehen saioa eduki dute oraintsu.
  • Adinekoak Museora taldean joaterik ez dutenez, Museoko teknikari batzuek egoitza horretara hurbildu dute euskal meatzaritzaren historia.

 

Adinekoentzat aisialdi aberasgarria sustatzen jarraitzeko, Bilboko IMQ Igurco Bilbozar egoitzak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa– Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren hiru hitzaldi antolatu ditu azaroan, “COVID-19a saihestuz, Zentroetara joateko programa” izenekoaren esparruan.

Lehenengo hitzaldian, oraintsu egindakoan, Kevin Young, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoko teknikaria, meatzaritzako IMQ Igurco Bilbozar egoitzako adinekoei gai hauetaz mintzatu zitzaien: meatzaritzaz, Bizkaia meatzaritzako lurralde bihurtu zuten arrazoiez, Gallarta —museoa bertan dago kokatuta— eta bere inguruaren meatze garrantziaz, inguruko lan- eta bizi-baldintzez eta historian zehar egin diren mea- eta ustiapen-mota nagusiez.

Prebentzio-neurri guztiekin egiten dira bisitaldiak, bizikidetza-unitateen arabera, egoitzako moduluen arabera, hitzaldietan segurtasunik handiena egon dadin.