• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Foru Aldundiko egoitza bateko adindunek interneta, posta elektronikoa eta telefono mugikor adimendunak erabiltzen ikasten dute Bilbo Zaharrean

Foru Aldundiko egoitza bateko adindunek interneta, posta elektronikoa eta telefono mugikor adimendunak erabiltzen ikasten dute Bilbo Zaharrean

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba

Bilbozar egoitza eta eguneko zentroak –Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa eta IMQ Taldeko Igurco Servicios Sociosanitarios-ek kudeatzen duena– “Konekta Teknologia Komunitarioa” proiektuarekin elkarlanean, egoitza horretako adinduei teknologia berriak hurbiltzeko ekimena abiarazi du oraintsu.

Horiek horrela, asteko prestakuntza-programa taxutu da: Bilbozar egoitzako adindun batzuk Konekta-ren egoitzara (Aldauri fundazioa) joaten dira —bi tokiak auzo berean, hots, Bilbo Zaharrean, daude—, ordenagailua, Interneta eta telefono adimendunak erabiltzen ikastera.

Mónica Cuevas Igurcoko animatzaile soziokulturalak azaldu duenez, "ekimen horrek  hainbat onura dakarkie erabiltzaileei. Alde batetik, gaitasun kognitiboak sustatzen zaizkie, eta, aldi berean, ingurumenaren ezagutza eta gizarteratzea lantzen dira, askotan, adindunak errealitatetik, ordenagailu eta telefono adimenduetatik alegia, urrun daudela ohartzen baitira. Halaber, ekimen hori auzoan bertan eta beren egunerokotasunean garatzen saiatzen gara".

Talde horretan 67 eta 92 urte arteko gizonak eta emakumeak daude, autonomia funtzional desberdina dutenak, informatikara ohituta daudenak nahiz inoiz ordenagailurik edo telefono adimendunik erabili ez dutenak.

Prestakuntza horretan, "ahaleginak egiten ditugu adindunak informatikako oinarrizko elementuetara ohi daitezen, hala nola, pantailara, teklatura edo sagura, eta hortik abiatuta, Internet munduan sakontzen dugu, eta hainbat kontzeptu azaltzen diegu: nabigatzailea, bilatzaileak edo informazioa eta irudiak bilatzeko aukerak, besteak beste", adierazi du Aldauri fundazioko Konekta proiektuaren hezitzaile eta arduradun Leire Casasek.

Horrek azaldu duenez, "adindunek, ongi pasatzeko nahiz pertsona maiteekin harremanetan jartzeko, tresna horiek aprobetxa ditzatela da helburua, horietako askok atzerrian senideak dituztelako, bideokonferentzia programak, esaterako, Skype, erabiltzen ikas dezaten". Prestakuntza erabiltzaileen ikaskuntza-maila desberdinetara eta horien lehentasunetara egokitzen da, motibazioa handiago izan dadin eta ikastaroari probetxu handia atera diezaioten.

Konekta proiektua 2001ean sortu zen, Esplai fundazioak sortu eta sustatu eta Bilbon Aldauri fundazioak kudeatzen duen “Konekta Sarea” izeneko ekimena oinarri hartuta. Proiektu horren helburua, pertsona-talde jakin batzuei informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera erraztea da, horien gizarte-inklusioa sustatzearren.