• eu
Kontaktatu

Galdakaoko eguneko zentroko adinekoek herriko folk dantzaldian parte hartu zuten

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba

Galdakaoko IMQ Igurco Plazakoetxe eguneko zentroko —Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sarekoa— adinekoak izan ziren azken “Bizian” Folklore dantzaldiaren protagonistetako batzuk. Ekimen hori, Andra Mari Eusko Dantzari Taldeak Galdakaoko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duena, uztailaren erdialdean antolatu zen Galdakaoko hainbat tokitan.

Eguneko zentroko adinekoek, 65 urtetik gorako emakume eta gizonek, dantzaldi alai  horretaz gozatu zuten, eta herriko Andra Mari eta Oinarin Dantza folklore taldeak dantzatzen ikusi eta horiekin batera dantzatzeaz gain, Uzbekistango (“Sabo”) eta Ekuadorreko  (“Somos cultura viva”) taldeekin harremanetan jartzeko aukera izan zuten.

Eguneko zentroko erabiltzaileen iritziz oso esperientzia ona izan zen, eta herriaren inguruan hainbat arte-adierazpenen eskutik, hain zuzen ere, musika eta dantzaren eskutik, bertoko eta atzerriko kulturak uztartzen dituzten aisia aktiboko ekimenetan parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu zuten.