• eu
Kontaktatu

Gasteizko IMQ Igurco Araba egoitzak berriro ekin dio pandemia baino lehenagoko jarduerari

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • IMQ Igurco Araba egoitzak 90 ohe dauzka, horien artean 35, paziente kronikoentzat eta zainketa aringarrietako pazienteentzat, Gasteizko zainketa aringarrietako eta paziente kronikoentzako hiriko unitate bakarra baitu.
  • Eguneko 24 orduetan medikuntza eta erizaintzako zerbitzuak eta psikogeriatria, fisioterapia, gizarte-lana, terapia okupazionala, animazio soziokulturala eta erizaintzako laguntzaile-talde handia dituelako aukeratu zuten agintariek zentro hori koronabirusak jotako adineko pazienteak artatzeko.

 

Alarma-egoera dela eta, osasun-agintarien esku-hartzearen ondoren –hots, IMQ Igurco Araba egoitza COVID-19ak jotako adineko arabarrak artatzeko hautatu izana–, Gasteizko Araba kaleko adinekoen egoitzak berriro ekin dio ohikotasunari astearte honetatik aurrera.

Martxoaren azken egunetan, Osakidetzari eta Arabako Foru Aldundiari laguntza emanez, SARS-CoV-2 birusak jotako berrogeita hamar bat adinekori arreta eman ondoren eta azken pazienteei alta eman ostean, zentroa arretaz desinfektatu da asteburuan, kanpotik nahiz barrrutik, azpiegiturak eta ekipamenduak ere.

Santiago Canales IMQ Igurcoko zuzendari nagusiak, zentroko langile guztiei eskertu dizkie “egindako lan eta izandako konpromiso itzelak, profesionaltasun aparta eta Osakidetzako profesionalekin batera eguneroko lanean bat-bateko egoera zorrotzari aurre egiteko eta horretara moldatzeko izan duten gaitasun bikaina. Hain denbora laburrean jarduera aldatzeko gaitasuna eta pazienteei eman zaien arreta bikaina ahalbidetu dituen balio nagusia profesionaltasuna eta Osakidetzako profesional bikainekin izandako lankidetza estua izan dira. Orain, proba zail hori arrakastaz gainditu ondoren, adinekoei eta gugan konfiantza duten familiei zainketarik onenak berriro eskaintzeko unea iritsi da; izan ere, horretan adituak baikara”.

IMQ Igurcoko zuzendari nagusiak sentitu ditu zentroaren esku-hartzeak "gure egoitzako adineko askorentzat eta haien familientzat sortutako eragozpenak; erabaki hori administrazio publikoek hartu zuten, eta gure herritarrek behar izan duten guztian lagundu dugu". Halaber, hau eskertu du: “egoitzako profesionalek jasotako elkar aditzea eta laguntza, bai senideengandik bai izena agertu ez duten pertsonengandik. Euskarri emozional hori funtsezkoa izan da pandemiaren egun latzenetan”.

IMQ Igurco Araba egoitzako lanpostuen zerrendan 75 langile daude, hala nola, Medikuntzako, Eritzaintzako, Psikologiako, Fisioterapiako, Gizarte Laneko, Terapia Okupazionaleko, Erizaintzako Laguntzako eta Animazio Soziokulturaleko profesionalak eta administrazioko eta beste zerbitzu batzuetako langileak.

Agintari publikoek hainbat prestaziorengatik aukeratu zuten egoitza Araban COVID-19ak jotako adinekoek susperraldia igaro zezaten, esaterako, eguneko 24 orduetan medikuntzako eta erizaintzako zerbitzua duela, zainketa aringarrietarako eta egonaldi labur eta luzeko gaixo kronikoentzako Vitoria-Gasteizko unitate bakarra duela eta 90 ohe dauzkala, horien artean 35, Osakidetzak bidalitako paziente kronikoentzat eta zainketa aringarrietako pazienteentzat.

Era berean, mendetasun-maila handia duten pertsonei zainketa espezifikoak ematen dizkie, modu pertsonalizatuan, eta gaixondoan dauden pazienteei arreta emateko tokiak ere baditu; hau da, ospitalean alta eman ondoren, oraindik berariazko osasun-laguntza behar duten pertsonentzat pentsatutakoak (erizaintzako zainketak, errehabilitazioa, ikuskapen medikoa, mobilizazioetarako laguntza, etab.), etxera autonomia-baldintza egokietan itzultzeko moduan egon aurretik ematen direnak. Autonomia funtzional osoa duten arabarrak ere badaude egoitzan.