• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Gazte eta adineko batzuek leioako belaunaldiak eta kulturak elkartu dituen argazki proiektu bat aurkeztu zuten jendaurrean

Gazte eta adineko batzuek leioako belaunaldiak eta kulturak elkartu dituen argazki proiektu bat aurkeztu zuten jendaurrean

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Leioako Fidias Fundazioak eta IMQ Igurco Estartetxe adinekoentzako eguneko zentroak elkarrekin abiarazi zuten belaunaldiarteko proiektua, ‘Belaunaldiak-Generaciones’, Kultur Leioa Auditoriumen aurkeztu zen.
  • Leioako Udaleko Gizarte Ongizate eta Adinekoen Saileko arduradun eta bigarren alkateorde Juan Carlos Martínez bertaratu zen aurkezpenera, proiektuaren egile diren gazte eta adineko batzuekin.
  • «Belaunaldi arteko ikaskuntza da belaunaldien arteko elkartasuna lortzeko modurik onena».

 

Fidias Fundazioa (arteen bidezko integraziorako eta pertsonen arteko garapenerako fundazioa) eta IMQ Igurco Estartetxe Leioa adinekoentzako eguneko zentroak (Bizkaiko Foru Aldundiaren gizarte-azpiegituren sarekoa) indarrak batu dituzte ‘Belaunaldiak-Generaciones’ proiektuan, gizarte-inklusioko eta belaunaldiarteko jardueren bitartez, xede dituzten kolektiboei on egiteko, hala nola haurrei, nerabeei eta adindunei.

Programatutako jardueren egutegiaren barruan, joan den ostiralean, ekimen hori aurkeztu zen, Kultur Leioako entzunaretoan. Ekitaldi horretan belaunaldiarteko proiektuaren edukia azaldu zen. Zabalketa GGKEak ere kolaboratzen du proiektu horretan, SolidariUp proiektuaren eskutik.

Ekitaldian, bideo-dokumental bat proiektatu zen eta proiektuaren parte-hartzaile diren gazteak eta adinekoak mintzatu ziren. Ekitaldi horretan Leioako Udaleko Gizarte Ongizate eta Adinekoen Saileko arduradun eta bigarren alkateorde Juan Carlos Martínezek parte hartu izana nabamendu zen.

Udaleko arduradunak bi erakundeak zoriondu zituen, «belaunadi arteko proiektu hori egin, kudeatu eta garatu izanaren aukera eta egokitasunagatik». Izan ere, Juan Carlos Martínezek erakundeei hauxe jakinarazi zien: «Udala osatzen dugunon laguntza zintzoa dute, proiektuaren onerako behar izango den guztirako. Zalantzarik gabe, gero eta isolatuago dagoen gizarte batean, hain trinkoak ez diren eta gizabanakoek beren arteko elkarrekintzak berdinkideetara murrizten dituzten, eta gehienbat komunikazio-plataforma berrien bidez, sareak dituen gizarte batean —egoera horrek, azkenean, atsekabe itzela eragiten du, eta, aldi berean, frustrazioarekiko tolerantzia txikia—, horrelako ekimenek –harreman estuan oinarrituak eta bi adin desberdineko eta biztanleria-piramidean muturretan dauden pertsonak sozializatzera bultzatzen dutenak– onura itzelak dakarzkie bi taldeei. Halaber, belaunaldi arteko arrakala txikiagotzen dute, adinekoen urritasun kognitiboa molteltzen dute, gazteei aukera interesgarriak ematen dizkiete eta bi kolektiboei, esperientzia aberasgarriak. Gainera, arte eta kulturaren bitartez».

Fidias Fundazioko proiektuen arduradun David Aldayek adierazi zuenez, «gure Fundazioarentzat, Estartetxerekin elkarlaneko proiektu hori sortzea opari eta aukera itzelak izan dira belaunaldiarteko ikaskuntza belaunaldien arteko elkartasuna lortzeko biderik onena dela agerian  jartzeko. Proiektuaren helburua izan da, halaber, Leioako udalerrian inpaktu bat sortzea, eta, horretarako, herriko gazte eta adinekoei ikusgaitasuna emateko ekintzak egin ditugu, emozioa eta lan komunitarioa sustatzen dituen lan baten bidez».

Bertaraturikoei erakutsi zien bideo-egunkarian ikusi zenez, «azken hilabeteotan topagune bat sortu dugu, eta bertan ezagutza, esperientzia, balio eta tradizio kulturalak, zaletasunak, bizi-proiektuak eta abar partekatu ditugu, eta proiektuan parte hartu dugun guztiok aberastu egin gara. Azken batean, hemendik aurrera gauza asko partekatzen jarraitzeko gogoa duen lagun talde bihurtu gara».

Eneritz Elgezuak, IMQ Igurcoko eguneko zentroetako zuzendariak, gogora ekarri zuen Fidias Fundazioarekin 2019an hasi zirela elkarlanean aritzen, «pandemia aurretik», eta «harrezkeroztik, helburu bera dugu: belaunaldi ezberdinetako bi kolektibo elkartzea eta horien bizi-proiektuen balioa nabarmentzea, eta, aldi berean, gizarteak gazteen eta adinekoen gainean dituen estereotipoak hausten laguntzea».

Zuzendariaren aburuz, «proiektu horren eskutik onura asko jasotzen dugu, batez ere, horretan parte hartu duten eguneko zentroko adinekoentzat. Bertatik bertara ikusi ahal izan dugu ilusio handia piztu diela eta baliagarri sentiarazi dituela, gazteei esperientziak eta balioak ematen. Eguneko Zentrokoan ari garenok eskerrak ematen dizkizuegu parte hartu duten pertsona guztien izenean esperientzia hori bizitzeko aukera hau eman izanagatik».

Programa

Hasieran, Fidias Fundazioko gazte bat, Zahra Oukhayi, eta Estartetxe eguneko zentroko erabiltzaile Pilar Rodríguez antzerkiak beren bizitzetan duen garrantziaz aritu ziren.

Jarraian, ekimena aurkezteko bideo bat proiektatu zuen Omar Arteagak, ‘Belaunaldiak-Generaciones’ proiektuaren ikus-entzunezko lanaren egileak; ondoren, proiektua xehe-xehe azaldu zuten Eneritz Elgezua IMQ Igurcoko eguneko zentroko zuzendariak eta David Alday Fidias Fundazioko proiektuen arduradunak.

Ekitaldi nagusia esperientzia-mahai bat izan zen, eta mahaikide hauek esku hartu zuten: Juan Carlos Martínez, Leioako Udaleko Gizarte Ongizate eta Adinekoen Saileko arduradun eta bigarren alkateordea; Manuel Campillo, IMQ Igurco Estartetxe Leioa eguneko zentroko erabiltzailea; Mohamed El Kasmi, Fidias Fundazioko ikaslea; María Jesús García, eguneko zentroko erabiltzaile baten senidea; Doreina Malata Manzongani, Fidias Fundazioko Gizarteratze praktiketako ikaslea; eta Omar Arteaga, proiektuaren ikus-entzunezko lanaren egilea.

Ekitaldiari amaiera eman aurretik, David Alday eta Sonia Robles, eguneko zentroko gizarte-langilea, mintzatu ziren; bigarrena, belaunaldiarteko bizikidetzak eta komunitatearekiko harremanak duten garrantziaz.

Eta, amaiera gisa, IMQ Igurco Estartetxe Leioa eguneko zentroko erabiltzaile Juan Lozanok olerki labur bat errezitatu zuen, azken gogoeta gisa.