• eu
Kontaktatu

Guk zaintzen ditugu pertsona ahulenak

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba

Adinekoentzako arreta-zentroen izateko arrazoia mendekotasun handiena duten pertsonak, larrienak eta ahulenak zaindu eta artatzea da.

Gure zentroek pertsona horien etxe bilakatu nahi dute bizitzaren azken etapan, eta pertsona baliotsu, paregabe eta errepikaezinak direnez, horien premia fisiko, emozional edota sozial guztiak guztiz bermatu ahal izateko arreta integraleko eta banakatuko estrategiak diseinatzen ditugu, horietako pertsona bakoitzak bere bizimodu eta bizitza-proiektuarekin azken unera arte jarrai dezan.

Eta hori guztia ez da gogo onarekin, asmo onekin edo enpatiarekin bakarrik egiten. Adinekoentzako arreta-zentroak erakunde konplexuak dira eta profesional bikainez baliatzen dira, beren gaitasunaren eremu guztietan, berariazko neurriak behar dituztenei zainketarik onena ematearren.

Geure ezinbesteko jokaera, etika eta erantzukizunaren barru-barruko manuaren eta administrazio publiko eskudunen ikuskapen oso zorrotzaren azpian jartzen da.

COVID-19aren pandemia munduko osasun-krisia da, eta adin guztietako milioika pertsonei erasaten die; hala ere, 85 urtetik gorakoengan oso eragin handia du.

Haatik, azken asteotan beti egiazko irizpideekin bat ez datozen arrazoibideak ugaritzen ari direla egiaztatu da. Izan ere, arrazoibide horiek, alde batetik, adinekoentzako arreta-zentroen irudi txarra, egiarekin inola ere bat ez datorrena, zabaltzen laguntzen dute eta, bestetik, egoitzetako adinekoen eta beren senideen artean segurtasunik eza eta beldurrezko sentimendua sustatzen dituzte.  

Hori guztia dela eta, ELBE, LARES eta GESCA adinekoentzako arreta-zentroen hiru patronalok, egunero Bizkaian 8.000 pertsona artatzen ditugunok, gizarteari hauxe jakinarazi nahi diogu:

  • Gaixoekiko eta horien familiekiko gure elkarkidetasuna nabarmendu nahi dugu, baita bizi izaten ari garen egoera lazgarriaz dugun kezka ere.
  • Hortaz, atzoko, gaurko eta biharko gure konpromiso nagusia da gure zentroetan bizi diren adinekoak eskueran ditugun baliabide guztiez zaintzea, eta haien osasun-egoera eta bizi-kalitatea zaintzeko neurri guztiak hartzea.
  • Horretarako, COVID-19ak eragindako pandemiaren larritasuna eta zailatasuna direla eta, agintariek exijitutako neurri guztiak hartu ditugu; jakina denez, neurriak ziztu bizian bilakatzen ari dira gaixotasunak eskatzen dituen agertoki berriei aurre egiteko.
  • Nahitaezkoa da egoitzetako pertsona guztien egoera zail horri aurre egiteko agertu dituzten duintasuna eta nekea goraipatzea.
  • Larritasun eta konplexutasun handiko egoeran hartutako neurrien ezohikotasuna ulertu duten familiei guztien laguntza eskertzeko unea ere bada.
  • Bizkaian adinekoentzako arreta-zentroetan lan egiten duten pertsona guztien inplikazioa, konpromisoa, erantzukidetasuna eta elkartasuna azpimarratu nahi ditugu, osasun-krisialdian eta zailtasunak gorabehera, adinekoen premien arretari lehentasuna eman baitiote eta hitzez hitz haiek zaintzeari lotu baitzaie.
  • Halaber, hiru elkarteak, GESCA, ELBE eta LARES, guztion artean pandemiaren kudeaketarik onena lortzeko eta, horrela, pertsona guztien zainketa egoera ezin hobean bermatzeko administrazio publiko erantzuleekin elkarlanean hertsiki eta buru-belarri ari izan direla jakinarazi nahi dugu.
  • Azkenik, iritzi publikoari jakinarazi nahi diogu guk zaintzen ditugula pertsonak, eta horiek zaintzeak gure onena eskatzen duela arlo guztietan, baina, batez ere, alderdi profesionalei, etikoei eta giza alderdiei dagokienez, eta horretan guztiz konprometituta gaudela. Hortaz, Bizkaian adinekoei arreta ematen dieten zentro guztien kalitatea azpimarratu nahi dugu: giza arreta eta arreta profesional bikainak eta beharrezkoak eman ohi zaizkie, asistentzia-kalitateko estandar handiez.