• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • IMQ Igurco kanpaina batean parte hartzen ari da adinekoak zaintzeaz arduratzen diren profesionalen lana aintzat hartzeko

IMQ Igurco kanpaina batean parte hartzen ari da adinekoak zaintzeaz arduratzen diren profesionalen lana aintzat hartzeko

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • COVID-19 birusak eragindako pandemiaren krisiaren hasieratik Euskadiko adinekoen arreta-zentroetan profesional soziosanitarioak egiten ari diren lana ezagutarazi eta aintzat hartzea da kanpainaren helburua.
  • Sektoreko profesional guztien benetako ahalegina eta lan itzela ezagutarazi nahi da, eta erizaintzako laguntzaileen eta garbiketako langileen lan isila nabarmendu, ez baita hedabideetan agertzen eta funtsezkoa eta eredugarria baita.

 

Gescak, Bizkaiko adinekoen egoitzen patronal nagusiak, komunikazio-kanpaina bat abiarazi du gaur zentroetako adinekoen senideei eta gizarteari COVID-19 birusak eragindako pandemiaren krisialdiaren hasieratik profesional soziosanitarioek euskal adinekoei arreta emateko egiten ari diren lana ezagutarazi eta aintzat hartzeko. GESCAko partaide diren enpresek 4.000tik gora ohe kudeatzen dituzte Bizkaiko egoitza pribatu edota itundutakoetan, eta horien artean IMQ Igurco dago.

Kanpainarentzat hautatu den goiburua “¡Cuenta conmigo! / Kontatu nirekin!” da, eta horretan soka bat da protagonista, profesional soziosanitario bat adineko batekin lotzen duena, laguntzaren eta asistentziaren egunerokotasuneko elkarren loturaren ikur gisa. Bizkaiko adinekoen egoitzetatik sektoreko profesional guztien benetako ahalegina eta lan itzela ezagutarazi nahi da. Horiek horrela, IMQ Igurcoko profesionalek bideo bat zabaldu dute egoitzetako adinekoekin egindako argazkiekin. YouTuberen esteka honetan dago ikusgai:

IMQ Igurcon azpimarratu denez, egungoa bezalako testuingu bortitzean SARS-COV-2 koronabirusaren infekzioari aurre egiteko arrisku-gizatalde nagusienetako bat zaintzeko lanak, egoitzetako langileek zaintzen dituzten adinekokin duten konpromisoa eta beren profesionaltasuna, betebeharretik haratago doana, jarri dituzte agerian beste behin.

Halaber, oro har, egoitzetan adinekoak zaintzeko lana, probintzietako, autonomia-erkidegoetako eta Estatuko osasun-administrazioek eta administrazio soziosanitarioek ezarritako prebentzio- eta asistentzia-protokoloak zorrotz betez garatu da eta garatzen da beti. Infekzioa geldiarazteko lana itzela eta eredugarria da, lehenago adierazitako mugak direla bide.

Euskadiko talde soziosanitarioko arduradunen iritziz, Bizkaiko egoitzetako medikuntza, erizaintza, psikologia, fisioterapia, gizarte-lan, erizaintzako laguntza eta animazio soziokulturaleko profesionalak eta kudeatzaileak, harrera-lekuetako eta administrazioko langileak, garbiketako profesionalak ahaztu gabe, oso egoera larriari modu eredugarrian, koordinatuan eta elkarrekin batuta aurre egiten ari dira, askotan merezitako eta haiek, gizarteari dakarkioten onura ikusita, berez herritarrengandik eskuratu beharko luketen aintzatespen soziala ez duen erantzukizun handiarekin gainera.

Azkenik, IMQ Igurcok sakon eta bene-benetan eskertzen du eta jendaurrean aintzat hartzen du bere profesionalek egin ohi duten eta, bereziki, osasun-krisi honetan egiten ari diren lan itzela.