• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • IMQ Igurcok egoiliar, erabiltzaile eta horien senideen arteko bideokonferentzia zerbitzua ezarri du zentroetan

IMQ Igurcok egoiliar, erabiltzaile eta horien senideen arteko bideokonferentzia zerbitzua ezarri du zentroetan

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Sistema berria mugikorra da eta beren kabuz moldatzen diren egoiliar eta erabiltzaileei nahiz mugikortasun mugatua dutenei egokitzen zaie, baita ohean dauden pazienteei ere.
  • Senideek pertsona maiteekin Euskadiko edo munduko edozein tokitatik mintzatzeko aukera izango dute, mugikor, tableta edo ordenagailuaren bidez.
  • Sistema berriak goi-kalitateko irudi eta soinudun telebista-pantaila erraldoiak barne hartzen ditu.

Euskadiko zentroetan, egoiliarrak eta erabiltzaileak senideekin harremanetan jar daitezen, bideokonferentzia-zerbitzu berria berehala ezarriko dela aditzera eman du IMQ Igurcok. Ekimen hori Amorebieta-Etxanoko IMQ Igurco Orue egoitza soziosanitarioan ezarriko da lehenengoz eta, ondoren, erakundeko gainerako egoitzetan eta zentroetan.

Zerbitzu berria doakoa izango da IMQ Igurcoko egoiliarrentzat eta erabiltzaileentzat eta sistema mugikor hori beren kabuz moldatzen direnei nahiz mugikortasun mugatua dutenei egokitzen zaie, baita ohean daudenei ere. Sistema berriak goi-kalitateko irudi eta soinudun telebista-pantaila erraldoiak, bozgorailuak eta mikrofonoak barne hartzen ditu. Hori guztia, egoiliarren eta erabiltzaileen ikusmen- eta entzumen-eskasiak konpentsatzeko asmoz.

IMQ Igurcoko Informazio Prozesu eta Sistemen arduradun Borja Lópezek adierazi duenez, “ekimen horren eskutik, senideen eta egoiliarren eta erabiltzaileen arteko harremana ahalik eta gehien errazten saiatu gara, eta pertsona maitea denbora errealean eta edonondik ikusi eta horrekin mintzatzeko tresna eskaini diegu senideei. Gaixotasun aurreratuak edo bizitzaren azken fasean dauden gero eta paziente gehiagori ematen diogu arreta, eta sistema horri esker, senideek, batez ere urrun bizi direnek, adinekoekin harremanetan egoteko aukera dute nahi duten guztietan. Atzerrian bizi badira ere, aukera erraza eta erabilerraza da haientzat”.

IMQ Igurcoko bideokonferentzia-sistemaren bereizgarrietako bat software-ada: “hainbat abantaila dakarzkie erabiltzaileei”. Hortaz, adituak azpimarratu duenez, bideokonferentziak senideek “edozein gailu informatikotatik egin ditzakete, Internet konexioa izanez gero: telefono adimendutik, tabletatik eta ordenagailu eramangarritik edo mahai gainekotik”.

Senide batek bideokonferentzia zerbitzuan alta hartu nahi badu, “gizarte-langile batek artatuko du eta, zerbitzua behar bezala eman dadin eta datu pertsonalak babes daitezen, beharrezko alderdiak egiaztatuko ditu. Ondoren, senideak egoitzan, zuzenean edo telefonoz, bideokonferentziaren eguna eta ordua eskatuko ditu (noizean behin, egunero, astero, …)”.

Software-ak badu beste abantaila bat, hain zuzen, “IMQ Igurcon bildutakook posta elektroniko bidez bideokonferentzia egiteko eskaeraren baieztapena bidaltzen dugu, eta baieztapen horretan klik egiten bada, bideokonferentzia zuzenean aktibatuko da, aplikaziorik deskargatu gabe. Halaber, posta elektronikoz bidaltzen den baieztapena senidearen egutegi elektronikoari gehi dakioke automatikoki eta, hortaz, hitzordua agendan agertuko da. Horrela, ohartarazpena programa daiteke bideokonferentziaren hurrengo hitzordua gogorarazteko”.

Halaber, komunikazioen konfidentzialtasuna ahalik eta gehien bermatzeko, “datuak sistema enkriptatu baten bidez bidaltzen dira”, bukatu du azaltzen IMQ Igurcoko Informazio Prozesu eta Sistemen arduradunak.