• eu
Kontaktatu

IMQ Igurcok eta Ubikarek bat egin dute etxeko arreta zabalagoa eskaintzeko

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Ubikareri esker, IMQ Igurcok adinekoei zuzendutako etxeko arreta osoa eta zerbitzuak eskaintzen ditu, esku-hartze azkarrak eta profesionalak erraztuz eta horrela, gure senitartekoaren bizi kalitatea hobetzea lortuz.
  • Arreta eredu berri honek diziplina anitzeko talde bat eskaintzen du, zaintzaileekin eta osasun alorreko profesional onenekin. Diagnostiko medikoei esker eta familiako zure erizain pertsonalarekin, etxeko arreta zerbitzua eskaintzen du etengabeko jarraipena eginez, pazientearen autonomia hobetuz, iktusetan eta ebakuntzen ondoren osatzen lagunduz eta dementzia eta Alzheimer kasuetan neuro errehabilitazio programak garatuz, beste hainbat zerbitzuren artean.

IMQ Igurco, adineko pertsonei zuzendutako arreta soziosanitarioan espezializatua dagoen erakundea da, eta Ubikare, azken belaunaldiko teknologien alorrean integratutako osasun zerbitzuak eta soziosanitarioak eskaintzen dituen sozietatea da. Biek lankidetza hitzarmena sinatu dute osasun zerbitzuen eta etxeko zaintza soziosanitarioen arloan indarrak batzeko.

IMQ Igurcok zerbitzu eskaintza zabala du bere egoitza sarean, hala nola, aldi baterako egonaldiak edo jarraiak, gaitasun funtzionalak berreskuratzeko unitateak, bizitzaren amaierako zaintza unitateak, edota eguneko egoitzetako egonaldiak eta mendekotasun egoeran dauden edo ahultasun egoeran dauden pertsonei zuzendutako etxeko laguntzarako zerbitzu eskaintza zabala (tele-laguntza, geriatria kontsultak, etxeko laguntzarako planen diseinua, balorazio geriatrikoak, zaintzaileen formakuntza, mendekotasun egoeran dauden pertsonen familientzako informazio eta aholkularitza, etab.)

Ubikareren arreta eredua zahartzeak dakartzan egoerei aurre egiteko erantzun integrala eskaintzen ahalegitzen da, zaintzaileak eta etxeko arreta zerbitzua eskainiz, diagnostikoarekin eta mediku batek gainbegiratuta, familiako erizainarekin eta pertsonalizatutako arretari esker etengabeko jarraipena eginez eta pertsona bakoitzaren egoerara egokituta. Helburua mendekotasun egoeran edo kaltetuta dagoen pazientearen autonomia hobetzeko erantzun azkarra eta profesionala ematea da. Bereziki ebakuntza osteko egoerei aurre egiteko, iktus bat jasan duten pertsonei edo honek eragindako arazoak dituzten pazienteei zuzenduta dago, eta memoria galerak, dementziak edota Alzheimer gaixotasunak eragindako galera kognitiboaren prebentzioan ere laguntzen du.

Era berean, etxeko arreta eskaintzen da bestelako zenbait patologiari erantzuteko: depresioa, antsietatea edo dolua; elikadura planak egiteko; eta zaintza aringarriak edo gaixotasun kronikoak zaintzeko. Etxerako zaintzaileak bilatzeaz ere arduratzen da, horien formakuntzaz eta jarraipenaz, gaueko zaintza zerbitzuaz, gizarte-laneko aholkularitzaz eta diru-laguntzen kudeaketaz eta etxeko arreta espezializatua eskaintzen du 24 orduz gertaeren kudeaketarekin.

Lankidetza honen sustatzaileak diren Santiago Canales, IMQ Igurco-ko zuzendari gerenteak eta Angel Díez, Ubikare-ren gerente eta sortzaileak, adierazi duten bezala, “pertsona nagusiei orain arte etxeko arretari buruzko aholkularitza ematen genien, baina hitzarmenari esker arreta guk geuk, zuzenean eskainiko diegu; zaintza zerbitzua eta zaintzaileak eta beharrezkoak dituzten osasun alorreko profesionalak etxera hurbilduz, bai une puntualetan eta bai modu jarraian. Lankidetza honek zaintza integralaren jarraipena ahalbidetzen du, bi erakundeen koordinazioari esker prozesuak irauten duen bitartean pazienteari beharrezko laguntza osoa eskainiz. Horrela, adinekoari prozesuko aldi ezberdinetan, baita kokapen ezberdinetan ere, jarraipen egokia egitea posible izango da.Eta hori guztia IMQ Igurco eta Ubikare moduko bi erakundeek babestutako bermearekin eta lasaitasunarekin”.