• eu
Kontaktatu

IMQ Igurcoko adinekoen zentroek 2.400 euro bildu dituzte la palmako sumendiko kaltetuentzat

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Ekimen horretan, zentroetako adinekoek, horien senideek eta profesional soziosanitarioek parte hartu dute.
  • Zentro bakoitzean egindako Gabonetako otzaren zozketan, La Palma irlako El Paso udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Ángeles Fernándezekin zuzeneko konexioa egon zen.

 

Bilboko IMQ Igurco Zorrozgoiti foru-egoitza eta eguneko zentroarena izan zen ekimena eta, ondoren, Euskadiko IMQ Igurcoren gainerako egoitza eta eguneko zentroetara hedatu zen; ekimen horren arabera, euskal talde soziosanitarioaren zentro guztietan prestatutako Gabonetako otzaren zozketa egin zen, La Palma irlako Cumbre Vieja sumendiaren kaltetuentzat dirua biltzeko asmoz. Zozketara, modu telematikoan, La Palma irlako El Paso udaleko Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Ángeles Fernández agertu zen,eta hartan 2.400 euro bildu ziren, horiek guztiak udalerri horretara bidaltzeko.

IMQ Igurco Zorrozgoiti egoitza eta eguneko zentroko (Bizkaiko Foru Aldundiko gizarte-azpiegituren sareko partaide dena) zuzendari María Urrozek azaldu duenez, «ekimen solidario horretan zentroetako profesionalok nahiz adinekoek eta horiek senideek parte hartu dugu. Egoitzetan adineko urtetsuenen laguntza izan dugu zenbaki sarituak ateratzeko. Gure zentroan, lau belaunaldi bildu genituen: adintsuena, Adela, 102 urtekoa, horren alaba, iloba eta birbiloba».

Ángeles Fernández zinegotziak, bestetik, «La Palman sumendiak eragindako hondamendiaren ondorioz, dena galdu duten familia guztiekiko kezka» adierazi zuen.  Halaber, «esker oneko dagoela adierazi du, Espainiako toki guztietatik jasotako maitasun eta elkartasun adierazpenengatik. Hori bezalako ekimen solidarioen ondorioz, milioi bat euro baino gehiago bildu ditugu jada».

La Palmarekin izandako konexioan, IMQ Igurcoko profesionalek palmatarrei laguntzen jarraitzeko deia egin zuten, «egunotan sumendiak tregoa eman diela badirudi ere, ehundaka familiak beren bizitzei berriro ekiteko lana itzela baita».

Ekimenaren sorrera

IMQ Igurco Zorrozgoitiko zuendariak xehatu duenez, «egunero, eguerdian batzen gara taldekide batzuk zentroan, bazkatzeko; une egokia da gure lanaz mintzatzeko eta albisteak ikusteko ez ezik, gogoetak elkarri adierazteko ere. Azaroaren hasieran,  hainbat astez Cumbre Viejako sumendiaren erupzioak palmatarren bizitzan duen eraginaz, kalte handiez, etxe, plantazio eta eskola suntsituez entzun eta horiek ikusi ondoren, IMQ Igurcon dihardugunok familia horiei nola lagun geniezaiekeen pentsatzen hasi ginen».

Hortaz, «otu zitzaigun Gabonetarako otzara bat zozkatu genezakeela zentro bakoitzean, eta, horrela, senideei, adinekoei, langileei, baita gurekin lankidetzan aritu ohi diren kanpoko eragileei ere zabal geniezaiekeela parte hartzea. Gure margolariak, Dianak, IMQ Igurco Zorrozgoitiko langile denak, kartelerako eta zozketa-txarteletarako irudia egin zuen. Era berean, animazio soziokulturaleko eta psikologiako taldeak, zentroko adinkoekin batera, “kanariar txoko”  bat diseinatzen hasi ziren otzara jartzeko, eta horri La Palmara bidaltzeko mezu positiboak gehitu zizkioten, eta ideia hori gure talde soziosanitarioko gainerako zentroetan errepikatu zen. Horren guztiaren emaitza izan da bildu dugun dirua, kaltetuentzako gure laguntzatxoa».