• eu
Kontaktatu

IMQ Igurcoko egoiliarrak hondartzaz gozatzen

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba

COVID-19 delakoaren ondorioz prebentzio-neurri bereziak hartu behar badira ere, eta aurtengo udan eguzki gutxi izan bada ere, Erandioko IMQ Igurco Unbe egoitzako adineko pertsona talde bat Zierbenako La Arena hondartzara joan zen atzo, hondartza egun oso, dibertigarri eta osasuntsuaz gozatzeko.

Adineko pertsonek hondartzaren ertzetik ibilaldi lasaiak egin ahal izan dituzte, itsasoaren freskotasuna sentituz, itsas haizeaz eta eguzkiak koroatutako zeru urdin zoragarriaz gozatuz, hain gutxi ikusten dena.

Egun bizigarri eta ezberdin hau amaitzeko, hamaiketakoa baino hoberik ez dago, itsasoko olatuei begira, zentroko profesionalek prestatua. Nabarmendu zutenez, «Adina ezin da itsasoaz eta hondartzaz gozatzeko oztopo izan».