• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Lanbide Hezkuntzako ikasle batzuek natura eta hiri ingurunean gertatzen diren aldaketak aztertu dituzte Bizkaiko nagusi batzuekin

Lanbide Hezkuntzako ikasle batzuek natura eta hiri ingurunean gertatzen diren aldaketak aztertu dituzte Bizkaiko nagusi batzuekin

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Hainbat jarduera egin dituzte elkarrekin eta, informazio bildu eta aztertu ondoren, web-atari bat egin dute Leioako eta Bilboko Otxarkoaga eta San Adrian auzoetako ingurunean eta ondarean gertatzen diren aldaketak adierazteko.
  • Politeknika Ikastegia Txorrierri ikastegikoak dira ikasleak, eta adinekoak, Leioako eta Otxarkoagako eta San Adriango IMQ Igurcoko eguneko zentro foralen erabiltzaileak.
  • Gazteek adinekoen ahozko eta argazki-lekukotzak ez ezik, haien senideenak ere bildu dituzte.

 

Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria tituluko dozenaka gaztek, Derioko Politeknika Ikastegia Txorierri ikastegiko ikasleak direnek, prestakuntza akademikoak behartuta, gizarte-erronka burutu dute adineko bizkaitarrekin elkarlanean. Hain zuzen ere, ikasleek belaunaldiarteko lankidetza garatu dute Leioako eta Otxarkoagako eta San Adriango IMQ Igurcoko eguneko zentro foralen adineko erabiltzaileekin.

Politeknika Ikastegia Txorierri ikastegiko irakasle Naiara Yustek adierazi duenez, “ikasleek adinekoengandik eguneko zentroetako inguruko ingurumenean eta ondarean gertatu diren aldaketei buruzko ezagutzak eta lekukotzak bildu dituzte. Halaber, irakasle moduan jardun dute ikasleek, interes-talde bati beren prestakuntza eta ezagutzak irakatsi dizkiotelako eta belaunaldiarteko ikaskuntza gertatu da”.

Bestetik, IMQ Igurcoko gizarte-langile Sonia Roblesek, eguneko zentroetako erabiltzaileek “informazio eta lekukotza baliotsuak eman dizkiete ikasleei azken 70 edo 80 urteotan ezagutu duten inguruneari buruz. Era berean, belaunaldiarteko jarduera horri esker, prestatzen ari diren gazteengandik gauza berriak ikasi dituzte, gizartearekiko loturari eutsi diote eta baliagarritasun-sentimendua landu dute”.

Jarduerak

Ikasle-taldeek, lehendabizi, eguneko zentroetan elkarrizketak, banakakoak nahiz taldeka, egin dizkiete adineko erabiltzaileei. Hurrengo saioan, lehenengo bileran bildutako informazioa aztertu ondoren, erakusketa bat egin dute ingurumenari eta ondareari buruzko edukiekin, eta horretan erabiltzaileen iritziak bildu dira berriro.

Aurrekoa ez ezik, ikasle-taldeek ingurumenari eta ondareari buruzko tailer praktikoak ere egin dituzte eguneko zentroetan, baita jolas-jarduerak ere, elkar ezagutzeko eta elkarren arteko lotura indartzeko.

Ikasleek eta adinekoek batera egin duten lana, ikasleen web-atari batean mamitu da azkenean (http://www.txorierri.net/eu/nagusiengandik-ikasten/ helbidean eskuragarri), eta horretan adinekoek eta horien senideek proiektuan zehar emandako lekukotzak eta garai bateko argazkiak bildu dira. Web-atarian, Leioari eta Bilboko Otxarkoaga eta San Adrian auzoei buruzko informazioa –idatzizkoa eta grafikoa– bildu da.

Mondragon Corporation-eko Politeknika Ikastegia Txorierri ikastegiko ikasleen jarduerak irakasleek ebaluatu dituzte eguneko zentroetan beraietan. Politeknika Ikastegia Txorierri ikastegiko arduradunen nahiz IMQ Igurcoko eguneko zentroetakoen iritzia oso ona izan da belaunaldiarteko prestakuntza horri eta herritarren eskura dagoen web-atarian gauzatutako emaitzei buruz.