• eu
Kontaktatu

Leioako adinekoen eguneko zentroak Familien Jaia ospatu du

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Eguneko zentroko adineko batzuek Charles Dickensen Gabonetako ipuina eleberri laburraren irakurketa dramatizatua egin dute, gainerako erabiltzaileen eta jaira bertaratu diren senide ugariren aurrean.

 

Leioako IMQ Igurco adinekoen eguneko zentroak Gabonak iristear daudela urtero antolatu ohi duen Familien Jai tradizionala ospatu du gaur goizean. Aurtengoan, eguneko zentroko adineko batzuek Charles Dickensen Gabonetako ipuina eleberri laburraren irakurketa dramatizatua egin dute, Integraziorako eta Arteen bidez Garapen Interpertsonala Fundazioko (FIDIAS) partaideei esker.

Hortaz, adineko horiek eleberriaren laburpena irakurri dute eta ipuina musikaren bidez girotu dute, Fundazioko monitore baten laguntzarekin, gainerako erabiltzaileek eta jaira bertaratu diren senide ugariren aurrean.