• eu
Kontaktatu

Pandemiak egoitzen sektorean izan duen eragina aztertu du GESCAk

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba

Urtarrilaren 21ean, GESCA enpresa-elkarteak —IMQ Igurco da horren kide—, Bizkaiko egoitza-tokien % 34,6ren ordezkari denak, txosten hau aurkeztu zuen jendaurrean: “El impacto de la pandemia en el sector residencial. Aprendiendo de lo vivido para construir un futuro mejor para las personas dependientes” (“Pandemiak egoitzen sektorean izan duen eragina. Ikasitakoaz ikasten, mendekotasuna dutenentzat etorkizun hobea eraikitzeko”).

GESCAren elkartekide diren egoitzek pandemia nola bizi izan duten eta haietan bizi direnen eta lan egiten dutenen bizia, osasuna eta bizi-kalitatea babesteko lehentasunezko helburuarekin egindako ahaleginak jorratzen ditu txostenak.

Denboraren joanak ematen dituen ikuspegitik eta lasaitasunetik abiatuta egin da agiri hori, hilabeteotan egin den eta egun egiten ari den lan itzela eta sektore gisa elkartekideek aurrean dituzten erronkak aintzat hartuta.

GESCAk, hortaz, bestelako informazioei eta edukiei aurre egiten die; izan ere, horiek, askotan, interes partikularrak dituzte barruan edo ez dira argi eta garbi agertzen, eta zorritxarrez, komunikabide batzuetan behin eta berriz agertzen dira, egoitzetan egiten den lan itzelaren irudi partziala eta ez-osoa emanez.

Agiriaren hiru ideia hauek azpimarra daitezke, besteak beste:

  • Ez da aurkitu pandemiaren eragina, tamainagatik, kudeaketa-ereduagatik, baldintza arkitektonikoengatik edo, are gutxiago titulartasunagatik edo kudeaketa-ereduagatik, egoitza batzuetan beste batzuetan baino handiagoa izan dela adierazten duen korrelaziorik.
  • Birusa “atetik” sartu da egoitzetan, eta gaixotasunaren prebalentzia altuena zen tokietan askoz ere handiagoa izan da egoitzek izandako eragina.
  • Osakidetzak jakinarazitako datuak ikusita, esan daiteke egoitzetan egindako ahaleginari esker horietan kutsatutako pertsonen artean birusaren hilgarritasuna beren etxeetan bizi diren adinekoena baino askoz txikiagoa izan dela.

Txostenaz gehiago jakiteko eta horren xehetasunak ezagutzeko, agiri osoa –14 orrialdekoa– irakurtzea gomendatzen da. Hemen dago eskuragarri: esteka. Nahiago izanez gero, agiria aurkeztu zen egunean komunikabideei eman zitzaien laburpena irakur daiteke.

GESCA eta IMQ Igurco erakundeek beren eskerrik zintzoena eman nahi diete beren lanaren xede diren mendekotasuna duten adinekoei, pertsona maiteak zaintzea egoitza-talde elkartuen esku utzi duten familiei eta erakundeon egoitzetan lan egiten eta egunez egun kalitate oneko arreta ematen duten pertsona guztiei.

ESKERRIK ASKO.