• eu
Kontaktatu
  • IMQ IGURCOK laguntzen zaitu
  • Su-hiltzaileek aholkuak eman dizkiete adinduei IMQ Igurco San Adrianeko eguneko zentroan, suteak nola saihestu behar diren azalduz

Su-hiltzaileek aholkuak eman dizkiete adinduei IMQ Igurco San Adrianeko eguneko zentroan, suteak nola saihestu behar diren azalduz

Residencia de ancianos. Residencia para mayores y tercera edad en Bilbao Bizkaia y Vitoria Gasteiz Araba
  • Bilboko Udaleko Su-hiltzaileen arteko sei izan dira gaur goizean IMQ Igurco San Adrianeko Eguneko Zentroan, zentro hori erabiltzen duten pertsonei hitzaldi bat emanez eta suteen prebentzioarekin lotutako aholkuak emanez.
  • Bilboko Su-hiltzaileak joan zen maiatzean hasi ziren adinduengana horrela hurbiltzen, hango eta hemengo egoitza eta eguneko zentroetara joanez, adinduei suteen prebentzioa eta segurtasun-aholkuak erakustera.
  • Ekintza hori su-hiltzaileek pertsona zaurgarrienengana hurbiltzeko antolatutako ekimenaren barruan gauzatu da, pertsona zaurgarrienentzat jorik adinekoak eta adingabe eriak; horrexegatik joan ohi dira, halaber, urtean bitan Basurtuko erietxera.

 

Bilboko Su-hiltzaileak gaur joan dira IMQ Igurco San Adrianeko Eguneko Zentrora, suteak eta etxeko eta kaleko istripuak saihesteko aholkuak ematera eguneko zentroaren erabiltzaile diren pertsona adinduei.

Ikustaldi hau Bilboko su-hiltzaileek hiriko adinekoen egoitza eta eguneko zentroetara ikustaldiak egitera joateko prestatuta daukaten egutegi baten barruan gauzatu da, adinduei prebentzioarekin zerikusia duten aholkuak ematearren egiten dituzten ikustaldien artean, alegia.

Bilboko Udaleko Su-hiltzaileetako sei kide hurbildu dira Bizkaiko Eguneko Zentroen Foru Sareko zentro honetara. Hiru ordu eman dituzte zentroan zeuden guztientzako hitzaldi bat ematen. Mintzaldia etxean arriskuak prebenitzeari buruz izan da, suteak saihesteko aholkuez, kalean edo garraioan istripuak eragozteko aholkuez, edo etxeetan ke-detektagailuak jartzea zeinen garrantzitsua den gogorarazteaz.

Udalak triptiko bat argitaratu du “Segurtasun Gomendioak Adinduentzako” izenekoa, eta erraz irakurtzeko kartel bat ere bai, segurtasun-aholku eta –gomendio zenbaitekin, bereziki adinekoentzat, eguneroko bizimoduan gerta daitezkeen istripuak eragoztearren. Liburuxka hori eman zaie egoitzako aretoan zeuden guztiei, eta kartel bat ere ipini da egoitzan, kaltea hartzeko aukera handiena dutenak izanik pertsona hauek, gogoraraztearren nola jokatu behar duten istripuak eragozteko.

Oharrak dira, kalean nahiz etxean kontuan hartzekoak, edo garraio publikoak erabiltzean, edo oinarrizko zuhurtasun neurriak su-ontziak, berogailuak eta gas eta elektrizitate instalazioei konektatutako gailuak erabili behar direnean, edo bidea arriskurik gabe zeharkatzeko; edo gogorarazteko seinale berdeak iheserako direla (ohiko irteerak edo larrialdietakoak, ateetako izuaren kontrako barrak), eta, gorriak, aldiz defendatzeko (su-itzalgailua, alarma aktibatzeko giltza edo suteetako ur-ahoak).

Gaur egun, Bilbon, badira ia 30.300 pertsona adindu, 80 urtekoak, eta horietatik 16.100 bakarrik bizi dira, edo adinekoek lagunduta, eta beren auzoetako eguneko zentroetara joan ohi dira. Bilboko Udalaren Babes Zibilak, hori dela-eta, uste du axola handiko kontua dela pertsona horienganaino iristea, prebentzioaren inguruko gaietan aholku ematera, eta gogoraraztera ke-detektagailu baten bidez bizitzak salbatu daitezkeela, etxean kea sortuz gero edo sua piztuz gero, zabaldu aurretik jotzen baitu abisua.

Baina ez da hori Bilboko su-hiltzaileen ekintza bakarra. Suaren arloko profesional horiek Basurtuko Ospitalera ere egiten dituzte ikustaldiak, adingabe eriak ikusi eta haiei suteen prebentzioaz edo suterik izan ez dadin izan behar duten jokabideaz hitz egitera. Urtean bi bisita egiten dituzte: lehena uda hasi aurretik, eta bestea Gabonetan.

Ekimen horren azken xedea da pertsona kalteberenak ohartaraztea zeinen axola handikoa den prebentzioa, etxeetan arrisku handiagoak saihesteko eta suteak eragozteko. Etxeetan izaten diren suteetako asko saihesteko modukoak dira: autobabeserako neurri batzuk kontuan hartu besterik gabe.