- Ezagutudenbora errealean zure senideak gure egoitzetan duen egoerari eta zaintzari buruzko berritasun guztiak.
.jpg)
INFORMAZIOA
Teknologia berriek emaen diguten aukera aprobetxatuta, are gehiago hurbildu nahi dugu gure egoitzetako egoiliarren familiengana, gure gardentasun- eta hurbiltasun-konpromisoaren barruan. Ildo horretan, familien eta egoitzen arteko komunikazio-kanal berri bat gaitzen duen app bat garatu dugu, egoiliarrari zer gertatzen zaion ikusarazteko eta, era horretan, senideek gure zentroak direla-eta duten esperientzia hobetzeko.
Egoitza Gardenak APPari esker denbora errealean zure senideak gure egoitzetan duen egoerari eta zaintzari buruzko berritasun guztiak ezagutuko dituzu. Edozein unetan eta edozein lekutatik izango duzu eskura zentroan bizi duen egunerokotasunari buruzko informazioa, azkar, erraz eta berehala ulertzeko moduan.
IMQ Igurco Egoitza Gardenak aplikazioan, honako hauek aurkituko dituzu:
- Egunerokotasunaren jarraipen dinamikoa. Jakin ezazu zure senideak, egunero, zentroan, zer-nolako jarduerak egiten dituen eta jarraitu ezazu jarduera bakoitzean zer parte-hartze duen.
- Eguneko menua. Jakin ezazu, zehatz-mehatz, zein diren eguneko menuak eta nola jan duen eguneko otordu bakoitzean; betiere medikuak jarraipenerako jarraibideak eman baditu.
- Gaueko atsedena. ikusi nola hartzen duen atseden gauean, betiere medikuak hala adierazi badu.
- Zaintzako plan pertsonala. Kontsultatu beraren arreta-planari buruzko informazioa, eta egin plan horretan gertatzen diren eguneratzeen jarraipena.
- Tratamendu eguneratua. Eskuratu ezazu egungo medikazioari buruzko informazioa eta egin tratamendu- edo jarraibide-aldaketen jarraipena.
- Konstanteak eta neurriak. Kontsultattu ezazu tenperatura, eta altuera eta pisua bezalako konstanteen bilakaera.
- Zentroko profesionalei buruzko informazioa. Jakin ezazu nor diren zentroko zaintza-arduradunak, eta eskuratu ezazu, zuzenean, haien jakinarazpenak eta komunikazioak zure senidearen egoerari eta zaintzari buruzko informazioarekin.
IMQ Igurcon, zerbitzurik onena eman nahi diegu gure bezeroei, egoiliarrak jasotzen duen arretaren kalitatea sendotuta eta bermatuta, eta, horretara, familiak lasai egotea eta gugan konfiantza izatea lortzeko.
Edozein kontsulta eta iradokizun egiteko edo arazoren baten berri emateko soporte@igurco.es helbidean arretaz hartuko zaitugu.
OHIKO GALDERAK
-
Egoitza Gardenak Google Play Storen dago eskuragarri, Android sistema eragilea duten gailuetarako, eta Apple App Storen, iOS sistema eragilea duten gailuak dituzten erabiltzaileentzat. Aplikazioa zuzenean deskarga dezakezu hemen:
https://play.google.com/store/apps/details?id=com.imq.igurco&gl=ES
https://apps.apple.com/es/app/imq-igurco/id1486311428 -
Egoitza gardenak aplikazioa zuzenean deskargatu ahal izango duzu Apple Storetik, edo, bestela, esteka honetan klik eginda: https://apps.apple.com/es/app/imq-igurco/id1486311428
-
Egoitza Gardenak app bat da, eta gure zentroren batean senide bat edo gehiago dituzten familia guztiek eskuratu ahal izango dute.
-
Bai. Alta izapidetzeko, zure NANaren zenbakia eman beharko diguzu, eta hori izango da app-aren eduki osoa eskuratzeko erabiliko duzun erabiltzailea. Beste senideren batek ere sarbidea izatea nahi baduzue, nahikoa izango da senide horren datuak ematea. Nahi adina senideri eman dakieke alta.
-
Jarri harremanetan zure zentroarekin eta eskatu iezaiezu app-ean alta emateko, edo bidali mezu elektroniko bat zure datuekin (izen-abizenak, NANa eta telefonoa) soporte@igurco.es helbidera.
-
Gorabeheretarako eta arazoak konpontzeko, hemen erantzungo dizugu: soporte@igurco.es
-
Bai. Egoitza Gardenak bateragarria da mugikorrarekin eta tabletarekin, IOS sistema eragilea izan zein Android sistema izan.