Informazioa

IMQ Igurco egoitza soziosanitarioek arreta integrala eskaintzen diete aldi baterako edo behin betiko mendetasuna duten adinekoei. Gure egoitzetako profesionalen taldea diziplina anitzekoa da (mediku geriatra, geriatrian espezializatutako erizaintza, fisioterapeutak, psikologoak, gizarte-langileak eta klinikako laguntzailea), esperientzia zabala dauka adinekoen zainketan eta asistentzia-programa osoa eskaintzen du, gure egoiliarren premiei modu integralean erantzuteko.

IMQ Igurco egoitzen sareko zentro guztietako teknologiek eta instalazioek kalitatearen zein erosotasunaren arloko estandar handienak bermatzen dituzte, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta haien gaitasun fisiko zein kognitiboei ahalik eta gehien eusteko.

Asistentzia-eredua

IMQ Igurcoko asistentzia-ereduak apustu irmoa egiten du geriatriaren eta adinekoentzako arreta espezializatuaren alde. Hori dela eta, mediku geriatraren lidergopeko profesionalen diziplina anitzeko taldea dauka, banakako arreta integrala eskaintzeko.

Pertsona gure instalazioetara iristen denean, geriatrian espezializatutako profesionalen diziplina anitzeko taldeak balioespen integrala egiten du. Diagnostiko horretan oinarrituta, tratamendu, arreta eta zainketa egokienak ezartzen ditugu, pertsonen premiak desberdinak direlako. Kasu guztietan, pertsonaren erosotasuna eta ongizatea dira gure lehentasuna.

Zerbitzuak

Honako hauxe eskaintzen dugu geure egoitza guztietan:

    • Zerbitzu mediko espezializatua, eguneko kontsulta eta ohiko kontrol medikoak.
    • Erizaintza espezializatuaren arreta.
    • Arretarako Banakako Plana.
    • Balioespen geriatriko integrala.
    • Estimulazio kognitiboa.
    • Errehabilitazio funtzionala.
    • Fisioterapia.
    • Sendagaien kontrola eta kudeaketa.
    • Arreta psikologiko eta soziala.
    • Eguneroko bizimoduko jardueretarako laguntza.
    • Aisialdi terapeutikoa.
    • Nutrizioaren kontrola eta jarraipena.
    • Dietistaren zerbitzua eta menu berezien prestaketa.
    • Gure sukaldaritza.
    • Gizarte eta kultura arloko animazioa.
    • Familia-arloko jarduketa.

Hona hemen beste zerbitzu batzuk:

  • Ile-apainketa.
  • Podologia.
  • Zerbitzu erlijiosoa.
  • Garbiketa-zerbitzua eta garbitegia.
  • Artapen-zerbitzua.
  • Harrera-zerbitzua.

GALDE-ERANTZUNAK

  • Egoitza soziosanitarioak sarrera-araubidepeko zainketak eta arreta behar dituzten adineko mendekoentzat dira. Zentro bakoitza moduluetan eta asistentzia-programetan dago banatuta, egoiliarren gaitasunen arabera.