Informazioa

Igurcon, badakigu nolabaiteko mendetasuna duten pertsona askok nahiago dutela ahalik eta epe luzeenean euren etxean bizitzen jarraitu. Hori dela eta, Etxeko Zainketen Plana garatu dugu, hau da, gure talde profesionalen jakintza etxeraino daraman programa, adinekoek autonomia-maila handiagoa eduki dezaten. Hona hemen helburu nagusiak:

  • Etxean emandako zainketak profesionalak izatea.
  • Ahal den neurrian, mendetasuna prebenitzea eta atzeratzea.
  • Etxean emandako zainketa soziosanitario guztiak koordinatzea.
  • Osasunaren eta pertsonaren zainketako ardatz nagusien jarraipena egitea.
  • Senideei eta zaintzaileei laguntzea.

Hasierako balioespena egin ostean, Igurcoko diziplina anitzeko taldeak Zainketen Banakako Plana diseinatzen du bezeroen egoera zein bizi-kalitatea baldintzatzen dituzten ardatz nagusien arabera.

Modu berean, zenbait urrats/kontrol ere zehaztu eta aldian-aldian berrikusten dira, gure bezeroen gaur egungo egoera hobetzeko zehaztutako helburuak bete egiten direla bermatu ahal izateko.

Igurcoko Etxeko Zainketen Plana zainketa soziosanitarioen koordinatzailearen lanean dago oinarrituta. Pertsona hori, hain zuzen ere, honako hauexen arteko lotunea da: gure zentroetako diziplina anitzeko taldea, hitzartutako zainketak garatzen dituzten langileak, familia eta pazientea bera. Bere atzean, honako arlo hauetako mediku espezialistek osatutako profesional-taldea dago: geriatria, fisioterapeutak, psikologoak, erizaintzako langileak eta gizarte-langileak.

Egoitzaren aholkularitza jartzen dugu zure esku etxetik irten gabe.

Preguntas Frecuentes

  • Igurcoko Etxeko Zainketen Planari esker, gure egoitzetako profesionalek euren jakintza daramate etxera, adinekoak bere autonomiari eusteko aukera eduki dezan, etxetik bertatik osasuna kontrolatzeko, koordinatzeko eta zaintzeko abian jarritako zerbitzuaren bitartez.