Informazio

IMQ Igurcon, doako zerbitzua daukagu, zure premia eta zalantza guztiei erantzuteko, hau da, zure egoera edonolakoa dela ere, zuri laguntzeko erabiliko dugun leihoa. Horretarako, sektore soziosanitarioan daukagun esperientzia zabala jartzen dugu zure esku, lehenengo unetik orientazioa eta laguntza emateko eta, beti-beti, ahalik eta profesionaltasun handiena bermatzeko.

Zure senideren batek laguntzarik behar badu eta nondik hasi ez badakizu, sektore publikoko nahiz pribatuko irtenbide soziosanitarioei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, izapide administratiboei buruzko aholkularitza behar baduzu, zainketak behar dituen senideren bati laguntzeko konfiantzako profesionalen bila bazabiltza... Zure egoera edonolakoa dela ere, lagundu egingo dizugu.

Horretarako, telefonoz, posta elektronikoz edo zuzenean jarri ahal izango zara harremanetan gurekin. Honako honexeri buruzko informazioa emango dizugu:

  • Laguntza ekonomikoak: non eta nola eskuratu adinekoen asistentziarako dauden laguntza guztiak eta administrazio publikoarekin egin beharreko izapideetarako aholkularitza.
  • Egoitzak eta eguneko zentroak: inguruan dituzun baliabide soziosanitario publiko eta pribatu guztiak, beti-beti ahalik eta profesionaltasun handiena bermatzeko.
  • Telelaguntza: berehalako arretarako zerbitzu hau zertan datzan jakiteko informazioa eta, nahi izanez gero, zerbitzua bera abian jartzeko prozesua, etxean bertan 24 orduetan eduki dezazun.
  • Etxeko laguntza: profesionalek, enpresek eta instituzio publiko zein pribatuek etxez etxeko laguntza emango dizute, baita garraio egokiturako zerbitzua eta etxez etxeko janari-zerbitzua ere. Beti-beti, konfiantza handienaz emango dizute zerbitzua.
  • Etxebizitzen egokitzapena eta laguntza tekniko integrala: zure etxea edo zure senidearena behar bezala egokitzen laguntzeko aholkularitza, baita laguntza-produktuak saltzeko edo alokatzeko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko zerbitzuekiko harremanak ere.
  • Zaintzaileak prestatzeko programak.

Horrez gain, zuretzat beharrezkoa izan daitekeen guztia. Geure jakintza guztia bateratzen dugu leku bakar batean, zalantzak argitu ditzazun eta irtenbide onenak lortu ditzazun.

GALDE-ERANTZUNAK

  • Doako zerbitzua da, eta adinekoen laguntza soziosanitarioarekin lotutako informazio guztia eskainiko dizugu bertan. Leihatila bakarra da, eta edozein zalantza argitzeko jo ahal izango duzu bertara, telefonoz, posta elektronikoz edo zuzen-zuzenean. Gure profesionalen taldeak bere jakintza osoa jarriko du zure esku, edozein arazori buruzko aholkularitza emateko.