Azpiespezialitate pediatrikoak

Espezialitatea umezaroko gaixotasun alergikoen diagnostikoan eta tratamenduan oinarritzen da. Kontsultara joateko arrazoi ohikoenak: Arnas alergia (rinitis eta bronkioetako asma), janari alergia, medikamentu alergia eta Dermatitis atopikoa.

Kontsultan larruazaleko probak egiten dira eta alergia eragiten duten eragileak identifikatzeko hainbat zehaztapen analitiko eskatzen dira. Ondoren, askotan, kontrolatutako esposizio proba egin behar da, alergia dagoela edo guztiz gainditu dela egiaztatzeko.

Zenbait elikagairi alergia izatekotan, beren kabuz alergia hori gainditzen ez duten umeei tolerantzia testa egin ahal zaie. Apurka-apurka umeei elikagai horren kantitate handiagoa emango zaie (orokorrean esnea eta arrautza), janari horiek ohiko kantitatetan jaterakoan horiekiko tolerantzia izan arte.

TALDE