Nefrologia

Hemobesa SL Nefrologia eta Hemodialisi zerbitzua Bilboko Virgen Blanca Klinikako 1. solairuan kokatuta dago. 1990etik aurrera, giltzurruneko gutxiegitasun aurreratua duten pazienteak Hemodialisiarekin tratatzen ditu. Hasiera batean, IMQko pazienteak baino ez ziren eta 1997tik aurrera, baita Osakidetzako pazienteak ere hartu zituen, 1997an Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako hitzarmenaren ondoren hain zuzen

Teknologia

Hemodialisi zentro berritzailea Braun Dialog-plus monitore berrienenekin. Horiek barne hartzen dituzte, besteak beste, ondorengo berrikuntzak: online Hemodiairagazketa, hautsezko bikarbonatoa, zentralizatutako azido sistema eta maila erdiko zein altuko iragaizgaitasuna duten polisulfonazko dializagailu sintetikoak. Pasu osmotiko bikoitza duen ur arazketa sistema modernoari eta 2013an instalatutako beroaren bidezko desinfekzio sistema automatizatuari esker, dialisia egiteko ura ezin garbiagoa eskaintzen du, "ultra garbia" parametroetan kokatu daitekeena.

2004tik AENORrek emandako ISO: 9001en kalitate ziurtagiria dugu.

TALDE