Anemia

Anemia, odol nahasmenduen artetik ugarienetako bat, globulu gorrien edo hematien kontzentrazioa txikiegia denean gertatzen da. Horrek osasun arazoak eragin ditzake globulu gorriek hemoglobina dutelako, oxigenoa gorputzaren ehunetara garraiatzen duena.

Hemoglobina globulu gorrietan dagoen proteina bat da, oxigenoa garraiatzea ahalbidetzen diena. Gorputzak burdina behar du hemoglobina sortzeko

  • Ondoko hauek eragin dezakete anemia:

    Botika batzuk.
    Globulu gorriak normala dena baino azkarrago suntsitzea (immunitatesistemaren arazoek eragin dezakete).
    Gaixotasun luzeak (kronikoak), minbizia, kolitis ultzeraduna edo artritis erreumatoidearen modukoak.
    Anemia mota batzuk, talasemia edo anemia drepanozitikoa, adibidez, hereditarioak izan daitezkeenak.
    Haurdunaldia.
    Hezur muinarekin arazoak, besteak beste, linfoma, leuzemia, mielodisplasia, mieloma anizkoitza edo anemia aplasikoa.
    Odol galerak era motelean (hileko ugariak, aparatu digestiboaren edo gernu aparatuaren odol isuriak).