- Ospitalizazioen %5-20 larriagotzen du

Giltzurrun gutxiegitasun akutua
Giltzurrunak bere gaitasuna bizkor galtzea (2 egunetan baino bizkorrago), baita hondakinak kanporatzeko eta gorputzeko likidoen eta elektrolitoen oreka mantentzeko gaitasuna galtzea ere. Ohikoagoa da dagoeneko ospitaleratuta daudenen artean, batez ere zainketa intentsiboak behar dituztenen artean. Gainera, beste arazo batzuen albo ondorioa ere izaten da; adibidez, ebakuntza zail baten ondorioz etor daiteke, infekzioa orokortu egin delako, lesio larri baten ondorioz edota giltzurrunera doan odol jarioa eten egin delako.
-
Iragazketa glomerularrean parte hartzen duten mekanismo guztiek edo batzuek huts egiten dutenean ere gerta daiteke giltzurrun gutxiegitasun akutua. Iragazketa gutxitu egin daiteke, adibidez, tentsio arteriala murriztearen edo hipobolemia garrantzitsu baten ondorioz, iragazketa presioa murriztu egin delako. Giltzurrun gutxiegitasun akutua beste arrazoiengatik sortu daiteke ere, esaterako, iragazketa kanporatzea galarazten duen buxaduragatik. Hori gertatzen da, adibidez, prostatako buxadura dagoenean edota gorputz masek edo gongoilek ureterra konprimitzen dutenean.
-
Honako hauetako edozein izan daiteke giltzurrun gutxiegitasun akutuaren sintoma: odola eginkarietan, hats txarra edota metal zaporea ahoan, hematomak sortzeko joera, aldaketak aldartean edo buruko egoeran, jangurarik eza, sentikortasuna gutxitzea, batez ere oinetan edo eskuetan, nekea, mina alboetan (saihetsen artean eta mokorrean), eskuan dardara, hipertentsio arteriala, egunetan iraun dezakeen goragalea edo gorakoak, sudurreko hemorragia, zotin iraunkorra, luzez odoletan aritzea, krisi epileptikoa, arnasa hartzeko zailtasuna, mugimendu letargiko eta geldoak, gorputzeko likido erretentzioaren ondoriozko handidura (hanketan, orkatiletan nahiz oinetan), aldaketak mikzioak, pixa gutxirekin edo pixarik gabe.
-
Normalean, gaixo baten kreatininaren edo odoleko nitrogeno ureikoaren (BUN) proben emaitzak oso-oso altuak direnean diagnostikatzen da giltzurrun gutxiegitasuna, batez ere oliguria ere agertzen bada. Giltzurrun funtzioaren aurretiko neurketarik izanez gero, alderaketa egiteko aukera izango dugu; oso datu garrantzitsua da hori, baldin eta gaixoak giltzurrun gutxiegitasun kronikoa ere baduela badakigu. Kausa agerikoa ez bada, askotan odol analisi eta pixa analisi ugari egiten dira giltzurrunaren hutsa nondik datorren argitzeko. Funtsezkoa da giltzurrun traktuaren ultrasonografia medikoa egitea, gernu traktuaren buxadura ez dela baieztatzeko.
-
Kausa aurkitu ondoren, bi helburu ditu tratamenduak: batetik, giltzurrunen funtzionamendua suspertzea eta, bestetik, organoak sendatzen diren bitartean likidoak eta hondakinak gorputzean gelditu daitezen galaraztea. Gerta daiteke antibiotikoak behar izatea, infekzioa tratatu edo prebenitzeko. Diuretikoak ere erabili ahal dira gorputzeko likidoa kanporatzen laguntzeko. Zain barnetik medikamenduak emango zaizkio gaixoari, odoleko potasio maila kontrolatzen laguntzeko. Beharbada, dialisia ere behar izango du. Normalean giltzurrunek betetzen dute funtzio hori: hondakin kaltegarriak eta gehiegizko gatza eta ura gorputzetik kanporatzea. Dialisiak bizitza salba liezaioke gaixotasunari, baldin eta potasioa oso altu eta maila arriskutsuan badago.