Gripea

Gripea gaixotasun infekzioso akutua da eta arnas aparatuan du eragina, sintoma orokor ezagunak sortuta. Agerraldi edo boladetan ematen da, negu bakoitzean hainbat aldiz, eta mundu osora zabaltzen da.

Gaixotasun mugatu eta arina izaten den arren, larritzeko arriskua dago eta heriotza ere eragin dezake hurrengoen artean: adinekoak, gaixo kronikoak, edo arnasaren, bihotzaren eta besteren gaixotasunen bat dutenak.

  • Gripea influentzaren birus batek eragindakoa da.

    Gaixo gehienek gripea dutenen eztularen edo usinaren tantatxoak inhalatzean hartzen dute gripea. Zuk ere hartu dezakezu birusa daukan zerbait ukitutakoan ahoa, sudurra edo begiak ukitzen baduzu.