Hallux valgusa

 Hallux Valgusa oineko lehenengo behatzaren (hallux) deformazioa da, kanporantz makurtuta. Oinaren barruko ertzean igartzen den koskorrari herri berbetean juanikote deritzote. Oinaren patologien artean, gehien ematen direnetako bat da.

  • Gehiago ematen da adineko emakumeen artean eta oinetakoen erabilera desegokiaren ondoriozko deformazioei lotuta agertzen da, baina familiaren bidezko arazoa izan daiteke, batez ere, nerabezaroan dagoeneko azaltzen denean.

    Mutur estuko oinetakoak erabiltzeak eta oinaren hainbat asaldurak agerrarazten dute.