Hiatoko hernia



Sabela abdomeneko barrunbean dago. Diafragma izeneko muskulu batek toraxetik bereizten du eta arnasketan eginkizun oso garrantzitsua dauka. Diafragman irekidura txiki bat dago, hiato izenekoa. Bertara sartzen da esofagoa, diafragma zeharkatutakoan, urdail bilakatzeko. Hiatoko hernia urdailaren zati batek hiatoren bidez diafragma zeharkatzen duenean (protusioa) eta barrunbe torazikoan sartzen denean gertatzen da.

  • Horrelako hernien arrazoia ez da ezagutzen. Afekzioa eusteko ehun bat ahultzen delako jazo daiteke. Arriskua adinarekin, obesitatearekin eta tabakismoarekin handitzen da. Hiatoko herniak oso ohikoak dira. 50 urtetik gorakoen artean sarritan ematen da. Afekzio honek esofagoraino azido gastrikoaren errefluxua (berrahoratzea) eragin dezake.