Iztaiko Hernia

Hernia, orokorrean, abdomeneko barrunbearen (peritoneoaren) estaldurak osatutako zorroa da. Zorroa fasziako zulo edo alderdi ahul batetik ateratzen da. Faszia muskulua inguratzen duen horma abdominaleko geruza gogorra da.

Iztaiko Herniak umeengan eman ohi dira eta, orokorrean, adineko lehenengo urtea bete baino lehen agertzen dira. Batik bat gizonezkoen artean ematen dira.

  • Iztaiko Herniak umeengan eman ohi dira eta, orokorrean, adineko lehenengo urtea bete baino lehen agertzen dira. Batik bat gizonezkoen artean ematen dira.

    Sortzetiko iztaiko herniaren arrazoiak umekia garatzen dabileneko alditik datoz, izan ere, horretan horma abdominalaren barrualdeko osaera ez da amaitzen.

    Hernia helduen artean emateko arrazoietako bat ahalegin handiak egin izana dago, libratzeko, eztul egiteko, zama astunak altxatzeko... orduan iztaiko hormaren traumatismoa eta ahultzea eragin eta, ondorioz hernia sortzea.

    Arrisku faktoreetako edozein duten pertsonek hernia garatzeko joera handiagoa dute: Familian hernien aurrekariak izatea, fibrosi kistikoa, kriptokirdia, gainpisua, eztul kronikoa, ahalegin handia libratzean, prostata handitzea.