Hemodialisi Unitatea

Hemodialisiko unitatea (Hemboesa SL) 1995etik IMQko pazienteak eta -EAEko Osasun Sailarekin egindako hitzarmen baten bidez- Osakidetzako pazienteak artatzen dituen zerbitzu bat da. 2013an inauguratu zuten eta IMQ Virgen Blanca Klinikaren lehenengo solairuan dago.

Hemodialisierako zentro berritzailea daukagu, Braun Dialog-plus monitore berrienenekin. Horiek barne hartzen dituzte, besteak beste, ondorengo berrikuntzak: online iragazketa hemodiala; hautsezko bikarbonatoa; zentralizatutako azido sist stema; maila erdiko zein handiko iragazgaiztasuna duten polisulfonazko dializagailu sintetikoak; ura iragazteko sistema modernoa igarobide osmotiko bikoitzarekin; eta 2013an instalatutako beroaren bidezko desinfekzio sistema bat (Herco HP 1250 DPH), ur "garbi-garbiaren" parametro zorrotzenekin dialisia egiteko ura ematen duena.

AENOR erakundeak zerbitzuaren kalitatea aitortzeko ziurtagiria dauka (ISO: 9001) 2004tik, azken berrikuntza 2016koa izanik

Tratamendua Hemodialisiarekin egiten da modalitate estandarrean zein Online Hemodial iragazketan.

Horrela dago sailkatuta:

  • 160 metroko hemodialisiko aretoa, 20 posturekin, sarrera, pazienteentzako bainugela egokitua eta bulego medikoa. Solairu honetako hegal oso bat hartzen du (200 m guztira).
  • Monitoreak konpontzeko gela-biltegia, Erizaintzako Office-a, langileentzako bainugela eta garbiketarako gela 1. solairu honetako ondoko beste eremu batean.
  • Pazienteentzako itxarongela 1. solairuko sarreran.
  • 30 metroko ur tratamenduko gela 2. solairuan. Bertan, aurretratamendua-alderantzizko osmosia egiteko sistema berriak eta zentralizatu azidoko tangak daude.

Zein da gure ekipamendua?

  • Dialisiko gela honetako ekipoak honako hauek dira:

    • Dialisirako Braun Dialog-Plus 28 Monitore (6 erreserban), horietako bi soilik VHC+ pazienteentzako eta bost Online iragazketa hemodiala egiteko aukerarekin. Mantentzeko sei hilean behingo ohiko programa teknikoa eta teknikariak izan litezkeen arazoak konpontzeko, IZASA SA sozietatearen eskutik.
    • Hautsezko bikarbonatoko dialisirako soluzioak (kartutxoa): DIALCART 760 (NEFRO-ION SL).
    • Biobateragarritasun handiko dializagailuak (%100 sintetikoak polisulfonaz) Asahi Medical sozietatearenak: %90 LEOCEED-H sailekoak, iragazkortasun handikoak (Kuf=75-90 ml/Hr/mmHg) eta %10 LEOCEED-N sailekoak, iragazkortasun txikikoak (Kuf=14-17 ml/Hr/mmHg).
    • A-V Dialog Plus, biobateragarriak eta esterilizatuak gamma izpiekin, monitorerako berariaz.
    • Dialisirako 20 besaulki: 14 Lumex-566G markakoak eta beste 6 elektrikoak Promotal markadunak.
    • Cardiolife TEC-7621K eskuko desfibrilatzaile erdiautomatikoa (Nihon Codeen). Bere egoera hilean behin gainbegiratzen da. Kanpo desfibrilatzaile automatikoa (DEA Powerheart G5 Cardiac Science).
    • Cardioline Elektrokardiografoa.
    • Akerneko EFG Bioinpedantziako sistema.
    • Eco Doppler FAVIrako, Site-Rite 2 modelorako (IZASA SA).
    • Liebherr profiline medikaziorako hozkailua, hilean behin egiaztatzen den tenperaturaren kontrolarekin.
    • Tentsiometro aneroideak. Haien doitasuna hiru hilean behin egiaztatzen da eredu baten aurrean eta Euskalman SL enpresak urtean behin kalibratzen ditu.
    • Smart markako doitasuneko baskula industriala altzairuzko plataformarekin, gurpildun aulkian eserita pisua hartzeko aukera eskaintzen duena.
    • Erizaintzako postu bi PC Dell ordenagailurekin - Informatikako berezko programa kudeaketarako arlo klinikoan, administratiboan eta zerbitzuaren kalitateari dagokionez (Hemogestion).

Gure taldea

  • Zerbitzuaren barne antolaketari dagokionez, hurrengo kideak daude:

    • Kudeatzaile-administratzaile 1. Jesus M. Espinosa Gonzalez doktorea
    • Zerbitzu zuzendari 1 (mediku nefrologoa), Roman Aguirre Gordeta doktorea
    • 2 mediku nefrologo gehiago asistentzia klinikorako, Izaskun Iribar Larrea eta Luis Miguel Ruiz Muñoz doktoreak.
    • Administrari bat, Amaya Garcia Garcia de la Torre
    • 13 erizain eta laguntzaile espezializatu (zehaztu izen abizenak): Eva Garcia Fernandez (Gainbegiralea), Begoña Aldecoa Alvarez, Iratxe Olaeta Bilbao, M. Teresa Cano herrero, Natalia Ces Miguel, Leyre Lopez Cebrian, Leire Valenzuela Gomez, Saioa Intxaurtieta Hernandez, Naiara Magdalena Zorrilla, Purificación Del Reguero Tejerina, Silvia Gonzalez Lopez, Agurtzane Uriarte Legarreta-Etxebarria, Sonia Aita Garcia.
    • Garbiketaren 2 arduradun. Felipa Martin Coello, Beatriz Gomez Martin.

    Klinikaren zerbitzuetako laguntza daukagu, batez ere, Larrialdi eta Laborategikoa, paziente guztientzat larrialdirik egonez gero. Gainera, mediku nefrologoa eta guardiako erizaina ditugu eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.

OHIKO GALDERAK

  • Hemodialisiko saioetara saiatu arropa erosoz etortzen, aldatu behar izanez gero, erraz aldatzen dena... Ez ekarri balio handiko gauzarik, izan ere, ospitaleak ez du haren gaineko inolako erantzukizunik. Ez etorri baraurik hemodialisiko saioetara; baina ez duzu tratamendua baino lehen jan behar ere. Edonola ere, agindu hori zure egoeraren araberakoa denez, medikuak esango dizu zer egin.