Errehabilitazio Unitatea

Atal honetako xedea desgaitasun fisiko edo neurologikoa duten paziente anbulatorioei edo/eta ospitaleratuei laguntza ematea da, errehabilitazioko diagnostiko, balorazio eta tratamendu egoki eta eragikorrean oinarrituta, prozesu osoan asistentziaren segurtasuna bermatuta, informazio osatu eta egokia nahiz "banakako" tratua emanda, bakoitzaren ingurunera baldintza onenetan edo bizi kalitatea hobetuta bueltatu daitezen.

  • Errehabilitazio medikuarengana joaten den pazientearekin lehenengo elkarrizketa, miaketa fisikoa eta ondoren behar izango den informazio guztiaren bilketa egitea eta proba osagarri gehiago egin behar den baloratzea.

    Informazio horrekin, egindako diagnostikoan oinarrituta, egin beharreko tratamendua zehaztuko da, paziente bakoitzaren beharrizan fisiko edo/eta funtzionalen araberako banakako errehabilitazio programa ezarrita.

    Plan edo/eta programa hau fisioterapeuta talde espezializatu bati helaraziko diote. Haiek ezarriko dituzte planak eta eten bako harremanetan egongo dira errehabilitazio medikuarekin, errehabilitazioari dagokionez paziente bakoitzarekin ezarritako helburuetan ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzeko .

TEKNOLOGIA

  • Fisioterapiaren eremuan, hainbat teknikatarako ekipoak dauzkagu: elektro estimulazioa, ultrasoinua, izpi infragorriak, parafina bainua, tens delakoa, mikro uhinak, uhin laburra. Virgen Blancak kualifikazio handiko fisioterapeuta taldea dauka. Haien tratamenduak ezartzeko, hurrengo baliabideak erabiltzen dituzte:

    • Zinesiterapia: gaixotasunak tratatzeko gorputzaren mugimendua erabiltzen du.
    • Termoterapia: Bero lanparak erabiltzen ditu tratamenduan. Infragorriak.
    • Krioterapia: Hotza erabiltzen du gaixotasunen tratamenduan.
    • Elektroterapia: Korronte elektrikoak erabiltzen ditu.
    • Masoterapia: Masaje motak ezartzea.

Taldea

  • Elkargoa lan handia burutzen dabil intrusismoaren kontra borrokatz zeko. Fisioterapia unibertsitateko prestakuntza duen osasun lanbidea da. Bere eskuduntzak osasun lanbideak antolatzeari buruzko legean jasota daude. Fisioterapiako gradu titulua (4 urte).

OHIKO GALDERAK

  • Fisioterapeutok unibertsitate-tituludun profesionalak gara eta legez gaituta gaude hurrengo alorretako teknikak ezartzeko: esku terapia, osteopatia, drainatze linfatikoa, bendaia funtzionala, bizkar eskola.. Orain daukazun patologia fisikoari aurrea hartzeko, hura artatzeko edo arintzeko asmoz egiten da. Fisioterapeutok elkargoan behar den moduan izena emanda dugu eta etengabeko prestakuntza jasotzen dugu. Masajeak edo osteopatia tratamendua prestatzeko dauzkagun beste baliabide batzuk dira, baina ez dira berez osasun arloko lanbideak. Errehabilitazio medikuarekin batera lan egiten dugu.