OSPITALIZAZIOA

IMQ Virgen Blanca Klinikak Ospitalizazioko solairu bi, Eguneko ospitale kirurgikoa eta ospitale medikoa-endoskopien unitatea dauzka. Gainera, ospitalizazioko gelen ondoko eremuetan, errehabilitaziorako berariazko atala eta hemodialisirakoa daude.

Ospitaleratutako pazienteek eta haien bisitariek Mendiri maisua kaleko 2. zenbakian dagoen sarrera nagusia erabili behar dute.
Sarrera horren ondoan pazientearentzako harrera zerbitzua, IMQko bulegoa, informazioko mostradorea, kanpo kontsultak eta kafetegia daude.

-1 solairuan, berriz, Eguneko ospitale kirurgikoa eta Bloke kirurgikoa, sei ebakuntza gelarekin eta BIZKORKETA/ABU Anestesiaondoko Bizkorketarako Unitatea daude. Azken honen inguruko informazio zehatza jasoko duzu ordutegiei eta jarraitu beharreko pausuei dagokienez.
Lehenengo solairuan Endoskopia unitatea, Eguneko ospitale medikoa eta Hemodialisi zerbitzua daude
Bigarren eta hirugarren solairua ospitalizazio orokorreko solairuak dira, kirurgikoa zein medikoa.
Bigarren solairuan gainera, errehabilitazio zerbitzuak gimnasioa eta boxak dauzka. Horietan pazientearen gaitasun funtzionala hobetzera bideratutako tratamenduak egiten dira.

  • Bloke Kirurgikoak kirurgia nagusiko 5 ebakuntza gela eta kirurgia txikiko ebakuntza gela dauzka. IMQ Virgen Blanca Klinikako kirofano guztiek teknologia aurreratuena dute, frogetarako proiekzio pantailak, kirurgia dorreak, etab.

    Blokean, gainera, ABU -Anestesiaondoko Bizkorketa Unitatea- dauka, 9 pazienterentzako lekuarekin, boxak erizaintzako postu baten inguruan daude; horrela, pazienteak beti egongo dira zainduta.

    Kokapena
    -1 solairua

    Zer daukan

    • Kirurgia nagusiko 5 ebakuntza gela
    • Kirurgia txikiko ebakuntza gela 1
    • ABUren (Anestesiaondoko Bizkorketa Unitatearen) 9 postu

LARRIALDIAK

Larrialdi zerbitzua, 24 orduz Zerbitzu honetako espezialistak urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduz daude bertan. IMQ Virgen Blanca Klinikako larrialdiek kalitate asistentziala hobetzeko sistema homologatua ezarrita daukate, TRIAJEA deritzona. Horren arabera, paziente bakoitzaren larritasuna azkar ebaluatzen da eta, honela, lehenago artatu beharrekoen ordena eta horretarako lekua nahiz baliabideak esleitzen dira; eredu hau arreta eraginkor eta efizientearen giltza da eta horretan ez da heldu ahalako ordenaren arabera artatzen, baizik eta Larrialdietara heldutako pazienteen egoeraren larritasunaren arabera.
Larrialdien kokapenak kaletik arin sartzeko aukera eskaintzen du eta, era berean, lotura ona dauka klinikako beste atalekin. Hala, behar izanez gero, pazientearen patologiaren arabera, zuzenean joan daiteke Bloke Kirurgikora, irudiaren bidezko atalera eta ospitalizazioko eremura, hura arin eta seguru lekuz aldatzeko moduan. Zerbitzuen Estaldura: Virgen Blanca Klinikak osasun sozietate pribatu gehienei estaldura eskaintzen die eta laneko, trafikoko, eskolako eta kirol federazioen istripuetarako zerbitzua eskaintzen du.

Sarrera
Mendiri maisua kalea, 2

Kokapena
-2 solairua

Zer daukan
Larrialdietako osasun-ekipoa eguneko 24 orduz

  • Larrialdietako Zerbitzuak pazienteei zuzendutako atala dauka, banakako 5 boxekin, horietako bat kritikoentzat. Larrialdietako zerbitzuan, Klinikako atal honetara pazienteak ekartzen dituzten patologietarako erantzun azkar eta eraginkorra ematea bermatzen duten medikuak daude.

    Kokapena
    -2 solairua

    Zer daukan

    • Banakako 4 box
    • Larrienen box 1
    • Arin erantzuteko kontsulta 1

KANPO KONTSULTAK

Virgen Blanca Klinikak kanpo-kontsultetako hainbat atal dauzka: kardiologia, neurofisiologia, mediko errehabilitatzailea, barne medikuntza, kirurgia orokorra, kirol federakuntzak, alergologia…

Kontsulta gehienak klinikako beheko solairuan daude eta itxarongelak dituzte banaka eta modu pertsonalizatuan artatuak izateko.

Halaber, 4. solairuan haur audiometriako unitatea eta polisomnografiako azterketa gunea daude.

Kokapena

  • Beheko solairua
  • 1. solairua (traumatologia)
  • 4. solairua: Haur audiometriako unitatea eta polisomnografiako azterketa gunea

ZENTROAREN ZERBITZUAK

  • Eraikineko beheko solairuan kafetegia dago eta, honen ondoan, jatetxea, guztiei irekita. Arrazoi higienikoengatik, zerbitzatutako elikagaiak eta edariak kafetegian bertan kontsumitzea eta pazienteei horrelakorik ez ematea aholkatu nahi dizuegu; hala ere, galdetu beti osasun langileei.

    Ordutegiak

    KAFETEGIA

    • Astelehenetik ostegunera: 8:00– 20:00
    • Ostiraletan: 8:00-17:00
    • Larunbatetan: 8:30 – 12:00
    • Igandetan: itxita

    JATETXEA

    • Astelehenetik ostegunera: 13:00– 15:15
    • Larunbat eta igandetan: itxita
    • *mesedez galdetu ordutegiak urteko aldiaren arabera