Jatorria - Osasun erreferentea - Klinika - Home - Virgen Blanca
Loading

IMQk bere zein hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zuri nabigatzea erraztu eta arreta pertsonalizatu bat emate aldera. Atari honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, IMQk ulertuko du gure Atariko cookien erabilera onartzen duzula. Pribatutasun-politika eta Cookieak .

  • IMQ Virgen Blanca Klinika, Virgen Blanca Klinikako Sozietatearen ondorengoa dugu. Hasierako klinika 1969an abian jarri zen,1965ean medikuntza arloko hogeita bost kidek egin zuten hitzarmenari esker.

    Egitasmoa Pascual Perea arkitektoaren zuzendaritzapean martxan jarri zen. Hasiera batean, klinikak zazpi solairu zituen, horien artean bat estalpean. Bertan, 151 ohe, lau ebakuntza gela dagozkien zerbitzuekin, erradiologia eta laborategi gelak, bai eta erditze zein jaioberrien gelak.

  • 80. hamarkadan zehar, diru ekarpen handia egin zen gelak behar bezala atontzeko, hau da, ordurako beharrizanetara egokitzeko. 90. hamarkadaren erdialdean, berriz, medikuntzak eta diagnostiko zein kirurgia arloko teknikek garapen handia izan zutenez, eraikina berriro egokitu behar izan zen. Hortaz, kirurgia teknika, botika eta tratamendu berriak gehitu behar izan ziren, garai hartako medikuntzara egokitutako kalitatezkoak zerbitzu modernoak eskaintzeko.

    Modernizazio prozesu hori 2008an amaitu zen, Virgen Blanca Klinika “ Da Vinci” kirurgia robotikoa ezartzeari esker, estatu mailako medikuntza pribatuan zentro aitzindari gisa bilakatzean.

  • IMQ aurretik Virgen Blanca Klinikaren akziodunen artean sartu bazen ere, 2012ra arte ez zuen IMQ Taldeko Vicente San Sebastian Klinikak zentroa bere gain hartu. Hortik aurrera, lankidetza bat eratu zen orain arte izandako antolakuntza guztiz aldatzea ekartzeaz gain, gaur egungo bi zentro asistentzialen bat egitea eragin zuena: IMQ Zorrotzaurre eta IMQ Virgen Blanca.

  • IMQ Virgen Blanca Klinikak IMQ Zorrrotzaurre Klinikak egiten duen lana osatzen du. Bi klinikek batera egiten dute lan, proiektu asistentzial bera aurrera eramateko eta IMQk bere pazientei eskaini nahi dien kalitate eta zerbitzu bikaintasuna indartzeko.

    Duela gutxi Institutu Kirurgiko Traumatologiko moduan berregituratutako erakin hau bilakaera oso baten adibidetzat aurkeztu da. Bilakaera horretan talde osoak hartzen du parte eta lanean dihardu dauden eragile sozial guztien beharrizanei ahalik eta hobekien erantzuteko: paziente, profesional eta gizartearenak.