Kontaktatu

Datuen babesa

IGURCO DATUEN BABESARI BURUZKO ARAUDI BERRIRA EGOKITU DA

 

IGURCO GESTIÓN, S.L-n europar araudi berrira egokitu dugu gure Datuak Babesteko Politika.  Zure datuak garrantzitsuak dira, baita zuk horiekin zer egiten dugun jakitea ere.

Aurretiazko oharra:

Webgunean sartze hutsagatik ez da automatikoki erregistratzen erabiltzailea identifika dezakeen datu pertsonalik. Hala ere, bada informazio bat, ez pertsonala eta ez pertsona zehatz baten identifikagarria, IGURCO GESTIÓN, S.L. sozietatearen Internet zerbitzarietan jaso eta grabatzen dena (adibidez: erabiltzailearen Internet nabigatzaile mota, erabiltzailearen sistema eragile mota, Webgunean sartzeko erabili den IP helbidea). Informazio horren xedea erabiltzailearen nabigazioa eta Webgunearen kudeaketa hobetzea da.

Dena den, zenbait eduki eta zerbitzu erabiltzeko, IGURCO GESTIÓN, S.L.-k datu pertsonalak eska diezazkioke erabiltzaileari. IGURCO GESTIÓN, S.L.-k eman beharreko informazioa emango dio erabiltzaileari baimena aldez aurretik eman dezan, IGURCO GESTIÓN, S.L.-k bere datu pertsonalak erabiltzeko eta IGURCO GESTIÓN, S.L.-ren fitxategietan sartzeko.

Datu Pertsonalen Babeserako Politika hau IGURCO GESTIÓN, S.L.-k jasotako datu pertsonalen erabilerari aplikatzen zaio; datu hauek lortzeko erabilitako bidea kontuan hartu gabe (aurrez aurre, webgunea, aplikazio mugikorrak, etab.)

Datu Pertsonalen Politika honetan lortutako datuak era ezberdinetan erabili daitezkeela adierazi arren, ez du esan nahi IGURCO GESTIÓN, S.L.-k bide ezberdinetatik jasotako datu guztiak modu bertsuan erabiliko dituenik. 

Datuak erabiltzeko titularraren baimena behar den kasuetan, IGURCO GESTIÓN, S.L.-k ez du daturik erabiliko, aurrez baimena jasotzen ez badu.

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO ZEHATZA

 

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, eta, besteak beste, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta obligazioei buruzko azaroaren 14ko 41/2002 estatuko Oinarrizko Legearekin bat, eta, besteak beste, EAEko Osasun eta Kontsumo Sailaren historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 dekretuarekin eta gainerako lege aplikagarriekin bat, honakoa jakinarazten dizugu:

1)         Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

 IGURCO GESTIÓN, S.L., B95209797 IFK zenbakiduna (aurrerantzean, “Sozietatea”).

2)         Nola jar zaitezke harremanetan tratamenduaren arduradunarekin?

Sozietatearekin harremanetan jar zaitezke aurrez aurre edo postaz Bilboko helbidean (Bizkaia), Máximo Aguirre k, 18 bis zk, 6º solairua dptu.9 (PK 48011), edo emailez: rgpd@igurco.es

3)         Nola jar zaitezke harremanetan Sozietateko Datuak Babesteko Ordezkariarekin (“DBO”)?

Sozietateko DBOrekin emailez jar zaitezke harremanetan:  dpd@imq.es

4)         Zer datu pertsonal mota erabiltzen ditu Sozietateak?

Honako hauek dira Sozietateak erabiltzen dituen datu pertsonalak: identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak (adibidez: izena, abizenak, NAN, helbidea), osasunari buruzko datuak, genetikoak edo biometrikoak (adibidez: osasun aurrekariak, proba diagnostikoak) eta bereziki babestutako bestelako datu batzuk, baita zure datu finantzarioak ere (adibidez: bankuko kontuaren zenbakia).

Sozietateak online eskainitako zerbitzuak erabiltzen badituzu (adib: app-a, webgunea, etab.) Sozietateak hurrengo datuak ere erabil ditzake: geolokalizazioa, nabigazioa (adib: erregistro datak eta orduak, azken sarbidea, etab.), cookieak eta bestelako metadatuak, online zerbitzuen erabilerarako baldintzetan edota Cookien Politikan xedatutakoaren arabera. 

Bideokonferentzia zerbitzua erabiltzen baduzu, berriz, Sozietateak bideokonferentzia zerbitzurako erabilitako zure IP helbidea jasoko du, baina soilik konexioa egiteko gertuen dagoen zerbitzaria aurkitzeko, konexioaren datu estatistikoak lortzeko (data, ordua, deiaren iraupena, partehartzaile kopurua eta deia sartu edo irten egin den) eta, zenbaitetan, metadatuak jasotzeko, komunikazioak irauten duen bitartean baino ez.

5)         Zer helbururekin erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Sozietateak honako helburu hauekin erabiltzen ditu zure datu pertsonalak:

(i)         Kontratu harremanak dirauen bitartean eskatzen dizkiguzun egoitza gerontologikoko, soziosanitarioko, suspertze funtzionaleko edo eguneko zentroko zerbitzuak ematea, horien barne daudelarik mediku eta osasun zerbitzuak, sozialak, ostatukoak, farmaziakoak eta beste batzuk, baita aipatutako zerbitzuen administrazio-kudeaketa eta fakturazioa ere.

(ii)        Zerbitzuaren kalitatea hobetzea inkestak, gogobetetze edo merkatu ikerketak, bezeroak atxikitzeko eta/edo fidelizatzeko programak edo antzeko beste batzuk eginda.

(iii)       Sozietateak bere gain dituen legezko obligazioak betetzea, osasunarekin zein gai soziosanitario eta geriatrikoekin lotutakoak, baita zergekin, kontabilitatearekin eta abarrekin lotutakoak ere. 

(iv)      Zure interesekoak izan daitezkeen osasun-sektorearekin lotutako produktu eta zerbitzuen berri ematea (Sozietateak edo, hala badagokio, IMQ Taldeko sozietateek eskainitakoak), edozein komunikazio bitarteko erabilita (adibidez: posta arrunta, telefonoa, faxa, komunikazio bide elektronikoak, eta abar).

(v)       Interesdunak parte hartzen duen eta Sozietateak antolatzen dituen jardueretako irudiak grabatzea edo argazkiak egitea, ondoren merkataritza zein zabalkunde xedeetarako argitaratzeko.

(vi)      Edozein bide erabilita (telefonoa, webgunea, app, etab.)  zure osasun egoeraren berri ematea zurekin familia edo izatezko harremana duten pertsonei edo zuk baimendutako pertsonei.

(vii)     Osasunari, bizi-ohiturei eta arlo soziosaniarioari loturiko azterketa eta ikerketak egitea.

(viii)    Mugikorrentzako gure aplikazioen eta webgunearen bidez eskainitako zerbitzuak eman eta kudeatzea.

6)         Zer legitimazio du Sozietateak zure datu pertsonalak erabiltzeko?

Hauek dira zure datuen erabileraren oinarri juridikoak, aurreko helburuetako bakoitzean:

(i)         (i) Helburua: (a) Sozietateari norberaren izenean zein hirugarren batek bideratuta (adibidez, Foru Aldundiak, aseguru konpainiak, bestelako gizarte erakunde batek) eskatu zaion egoitza gerontologikoko, soziosanitarioko, suspertze funtzionaleko edo eguneko zentroko zerbitzua ematea, kudeatzea eta kontrolatzea; eta (b) Sozietateak bere gain dituen legezko obligazioak betetzea, batez ere, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta obligazioei buruzko azaroaren 14ko 41/2002 estatuko Oinarrizko Legearen ondoriozkoak, eta EAEko Osasun eta Kontsumo Sailaren historia klinikoari eta osasun-arloko paziente eta profesionalek dokumentazio klinikoaren arloan dituzten eskubide eta obligazioei buruzko martxoaren 13ko 38/2012 dekretuaren ondoriozkoak, baita jarduera soziosanitarioa eta egoitzetakoa erregulatzen dituztenen ondoriozkoak ere (c)kontratatutako bestelako zerbitzuak ematea.

(ii)        (ii) Helburua: Zerbitzuen kalitatea hobetzeko beharrezkoa den informazioa jasotzean datzan Sozietatearen interes legitimo enpresariala.

(iii)       (iii) Helburua: Sozietateak bere gain dituen legezko obligazioak betetzea, osasunarekin lotutakoak zein zergekin, kontabilitatearekin eta abarrekin lotutakoak.

(iv)      (iv) Helburua: Zure interesekoak izan daitezkeen produktu eta zerbitzuen berri ematean datzan Sozietatearen interes legitimo enpresariala; eta IMQ Taldeko sozietateek eskainitako produktu eta zerbitzuen kasuan, zure esanbidezko baimena.

(v)       (v) Helburua: interesdunaren esanbidezko baimena.

(vi)      (vi) Helburua: Interesdunaren baimena eta, hala badagokio, legezko obligazioa.

(vii)     (vii) Helburua: kontratua betetzea edo interesdunaren esanbidezko baimena.

Interes legitimoan oinarritutako edozein tratamendu egiteko, Sozietateak datu pertsonalak, ohorea eta intimitate pertsonala nahiz familiarena babesteko duzun eskubidea errespetatu du, eta errespetu hori bermatzeko beharrezko neurriak hartuko dira.

Edonola ere, gogoan izan aurkaratzeko eskubidea erabil daitekeela beti (aurrerago zehazten den moduan).

7)         Nori emango zaio zure datu pertsonalen berri?

Sozietateak, tratamenduaren arduraduna den aldetik, ez dizkio zure datu pertsonalak hirugarrenei lagako, ez badago legezko obligaziorik edo salbu eta lagapena beharrezkoa bada kontratu-harremana betearazteko.

Aurrekoarekin lotuta, kasu bakoitzean lege aplikagarriak betetzeko edo kontratu-harremana betearazteko behar-beharrezkoak diren datuen berri eman ahal izango die honako hartzaile hauei:

(i)         Zerbitzu medikoen emaileak (pribatuak zein publikoak) eta osasun-asistentziaren, asistentzia soziosanitarioaren edo asistentzia gerontologikoaren arloko lan jarduera duten material eta zerbitzu hornitzaileak (adibidez, protesiak egitea, farmazia, proba analitikoak eta bestelako proba diagnostikoak eta tratamenduak), hori guztia osasun-asistentzia integrala eta egokia emateko helburuarekin eta/edo asistentzia babesteko eta jarraitzeko helburuarekin (adibidez, interesduna osasun zentro batera bideratu behar den kasuetan). 

(ii)        Bankuak edo finantza-erakundeak, emandako zerbitzuen kobrantza kudeatzeko helburuarekin.

(iii)       Aseguru-erakundeak (Sozietatearen zerbitzuak zu onuradun zaituen aseguru-poliza baten estalduraren baitan ematen bada, aseguru- eta berraseguru-entitateen ordenamendua, gainbegiratzea eta kaudimena arautzen dituen uztailaren 14ko 20/2015 Legea aplikatuko da), edo Sozietateak ematen dizun zerbitzuren baten ordainketa bere gain hartuko duten beste hirugarren batzuk (adibidez, Bizkaiko Foru Aldundia, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzua, funtzionarioen mutualitateak, eta abar), emandako zerbitzuaren berri izan dezaten eta zuk eurekin sinatu duzun kontratuaren baldintzen arabera sor daitezkeen kargu eta/edo erantzukizunei aurre egin diezaioten.

Jakinarazten dizugu datuak lagatzeari aurka egiten badiozu, Sozietateak ezin izango dituela estalitako zerbitzuen edo euren gain hartu behar dituzten zerbitzuen ordainketa hirugarren horiekin kudeatu, eta, beraz, zuk ordaindu behar dizkiozula Sozietateari emandako zerbitzuak.

(iv)      Agintariak, administrazio publikoak, gizarte segurantza eta, hala badagokio, epaileak edo auzitegiak, legezko obligazio aplikagarriak betetzeko.

(v)       Zurekin familia edo izatezko harremana duten pertsonak edo zuk zure osasun egoerari eta Sozietatearen jarduerei buruzko informazioa eskatzeko baimendutako pertsonak.

Azkenik, jakinarazten dizugu Sozietateak kanpoko zerbitzuen hornitzaileak kontratatzen dituela zerbitzu hobea emate aldera (adibidez, zerbitzu informatikoen hornitzaileak), eta horiek zure datu pertsonaletara sartu daitezke (edonola ere, Sozietateren mende eta bere jarraibideen arabera) tratamenduaren arduradun gisa.

Arduradun horietako batzuk, “hodei-informatika” zerbitzuen emaileak barne, Europar Batasunetik kanpo egon daitezke edo Europar Batasunetik kanpoko baliabideak izan ditzakete; beraz, babes-maila baliokidea ez duten lurraldeetan. Horrelako kasuetan, Sozietateak bermatzen du EU-US Privacy Shield akordioak edo antzeko berme batek babesten dituela hornitzaileak, lege aplikagarriekin bat.

8)         Hirugarrenek jasotako zure datu pertsonaletara sar al gaitezke?

Eskatu duzun zerbitzua emateko, gerta daiteke Sozietateak hirugarrenek jasotako zure  identifikazio edo finantza datuak, osasunari buruzkoak, genetikoak edo biometrikoak erabili behar izatea (adibidez, uneren batean zerbitzu medikoak edo sanitarioak eman dizuten medikuak edo zentroak –publikoak zein pribatuak-, farmazia-bulegoak, aseguru-konpainiak, eta abar).

Horrelakoetan, Sozietateak beharrezko informazioa besterik ez die eskatuko osasun-zerbitzuen emaileei, hain zuzen ere, legezko obligazioak eta kontratatutako Aseguru-polizan ezarritakoa betetzeko behar den informazioa, eta datuen proportzionaltasun eta minimizazio printzipioak errespetatuko ditu.

Era berean, gerta daiteke Sozietateak zure legezko edo borondatezko ordezkariarengandik jaso izana zure datuak. Horrek adierazi eta bermatzen du zure baimena izan duela Sozietateari zure datuak emateko agiri honetan zehaztutakoarekin bat tratatzeko, eta berariaz eman dizula datuak erabiltzeari buruz agiri honetan adierazten den guztiaren berri, eta konpromisoa hartzen du Sozietateari helarazteko, azken horrek hala eskatuta, zure baimena jaso izanaren froga idatzia.

9)         Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?

Sozietateak kontratu edo zerbitzu harremanak indarrean dirauen bitartean gordeko ditu zure datuak. 

Behin kontratu-harremana bukatuta, zure datuak gordeko ditugu legeak ezarritako atxikitze epeetan edo Sozietateak erantzukizunak izan ditzakeen epeetan.

Epe horiek igarota, zure datuak suntsitu egingo dira indarreko legeek ezartzen duten prozeduraren bitartez, salbu eta datuok araudiarekin bat zeharo anonimo bihurtu badira estatistika- edo ikerketa-helburuekin.

 

10)      Zein dira zure eskubideak emandako datuei dagokienez?

Interesduna bere datu pertsonalak erabili, zuzendu, ezabatu, mugatu eta aurkaratzeko eskubideen titularra da, baita horien eramateko eskubidearena ere. Halaber, emandako baimena une oro ken dezake interesatuak, eta horrek ez du eraginik izango aurretik emandako baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

Tratamenduaren arduraduna den Sozietateak erabiltzen dituen datu pertsonal horiekiko eskubidea erabiltzeko, datuen titularrak honako kanal hauek erabil ditzake: (a) aurrez aurre edo postaz Máximo Aguirre k, 18 bis zk, 6º solairua dptu.9 (PK 48011) helbidean, erabiltzailearen arreta sailera zuzenduta; edo (b) posta elektronikoz: rgpd@igurco.es. Kasu bietan atxiki behar duzu beti zure NANaren kopia irakurgarria edo zure nortasuna ofizialki egiaztatzen duen beste agiri bat. Eskubideok erabiltzea doakoa da.

Era berean, uste baduzu Sozietateak ez dituela zure datu pertsonalak araudi aplikagarriarekin bat erabili, Datuak Babesteko Sozietateko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke:dpd@imq.es edo erreklamazioa egin Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan (www.aepd.es).