IMQ Igurco Bilbozar zentro soziosanitarioa Bilboko hirigunean dago, estrategikoki kokatua Bilbo Zaharraren inguruan. Bertan, adinekoentzako egoitza eta eguneko zentroa daude, San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako jarduera soziokomunitarioarekin bat eginda; gaur egun, zentroaren eragin-eremukoak diren elkarteekin batera, hainbat ekimen ditugu abian.
IMQ Igurco Bilbozar zentroa IMQ Igurcok kudeatzen du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren azpiegitura sozialen sarean dago 137 plaza publiko eta pribaturekin.
Diziplina anitzeko talde bat dago (medikua lanaldi osoan, Erizaintza, Psikologia, Fisioterapia, Animatzaile Soziokulturala eta Gizarte Langilea), adinekoen premiei arreta ematen esperientzia duena, eta horiei modu integralean heltzea lortzen duena (biopsikosoziala), xedea adinekoari eta haren familia-unitateari arreta ematea izanik, lan-arlo hauek nabarmentzen dira:
Calle Vitoria Gasteiz 12 48003 Bilbao
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 17:00etara.
Nola heldu