INFORMAZIOA
Adineko asko bakarrik bizi dira, edo eguneko zenbait ordu ematen dituzte laguntasunik gabe. Hori zure kasua edo senide hurbil baten kasua bada, gure telelaguntza-zerbitzua duzu eskuragarri, beti-beti lasai egoteko moduko asegurua, alegia.
Berehalako laguntzarako zerbitzu honi esker, sakagailuaren bidez (esekia edo eskumuturrekoa) larrialdietan banakako arretarako zentroarekin jarri ahal izango zara harremanetan, irtenbide azkar bezain eraginkorrerako plan egokia abian jartzeko.
Botoia sakatzean, IMQ Igurcoko profesional batek erabiltzailea artatuko du, edozein ezustekori edo larrialdiri erantzuteko. Erori bazara eta altxatzerik ez baduzu, txarto bazaude edo etxean edonolako ezbeharrik gertatzen bada, beharrezko laguntza-zerbitzu guztiak berehala mobilizatuko ditugu. Aldi berean, harremanetarako lagun hurbilenari ere deituko diogu; esate baterako, senidea, auzokidea edo zaintzailea.
Gure telelaguntza-zerbitzua 24 orduetan eta urteko 365 egunetan dago eskuragarri, eta, abian jartzeko, gurekin harremanetan jarri besterik ez daukazu. Hurrengo egunean, etxean edukiko duzu, instalazio erraza egin ostean: sistema bera telefono-linearen edo SIM txartelaren bidez jartzen da abian, besterik ez. Horrez gain, aldian aldiko jarraipen-deiak eta hileko telefono-kanpainak ere egiten dizkiegu zerbitzuko erabiltzaile guztiei, ondo daudela ziurtatzeko.
Geure modalitate aurreratuan, etxeko giltzak zaintzeko zerbitzua ere eskaintzen dugu. Horrela, gorabeheraren bat badago eta erabiltzaileak atea irekitzerik ez badauka, unitate mugigarria berehala joango da haren etxeraino, eta ez die suhiltzaileei edo sarrailagileei deitu beharko.
IMQ Igurcoko telelaguntza-zerbitzuaren onura nagusiak:
- 24 orduko / 365 eguneko arreta: edozein gorabeheratan edo egoeratan laguntza behar duenari erantzuteko.
- Izapiderik gabeko berehalako instalazioa: 24 ordutan, sistema bera abian edukiko duzu etxean.
- Prebentziorako jarraipena: gure arreta-zentroko profesional batek deituko du, erabiltzailea nola dagoen egiaztatzeko eta gizarteratuta dagoela ziurtatzeko. Horrez gain, hileko telefono-kanpainak ere egingo dira aholku zehatzak emateko.
- Etxeko giltzen zaintza: modalitate aurreratuan, sarraila aldatzeko deserosotasuna saihestu ahal izango da, laguntza-zerbitzuek sartzerik ez daukatenean. Zenbait unitate mugigarri ditugu, ahalik eta azkarren erabiltzailearen etxeraino joateko.
- Banakako tratu hurbil eta profesionala: pertsonak esperientzia zabaleko profesionalen laguntasuna eta arreta jasoko ditu.
- Berehalako baja: zerbitzua edonoiz eten ahal izango duzu inolako kostu erantsirik gabe.